Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 08Bilboko Campusa

Gainditu egin da REUS-Unibertsitate Osasungarrien Sareak abian jarri duen #erronka5mila eta 5.305 odol emate lortu dira

Elkartasunez jantzi dira 29 unibertsitate. REUS (Unibertsitate Osasungarrien Sarea) erakundeak Unibertsitate Osasungarrien egunerako (urriak 8) abian jarri duen #erronka5mila ekimena 5.305 odol ematetara iritsi da. Hortaz, helburu nagusia bete da: 5.000 odol ematetara heltzea eta odol emaile berriak lortzea –hirukoiztu egin da zenbakia-, baita normalean odola ematen duten pertsonak fidelizatzea ere.


Ekimen horrekin, odola emateak duen balioaz kontzientziatu nahi izan du unibertsitateko jendea REUSek. Kontuan izan behar da odola ezin dela fabrikatu eta dohaintza altruisten bidez baino ezin dela lortu. REUSek bosgarren urtez jarraian antolatu du Unibertsitate Osasungarrien Eguna, sarea osatzen duten unibertsitateek egiten duten lana jendaurrean erakusteko kanpaina.


Sarea 2008an eratu zen eta 55 unibertsitatek –euretariko bat Deustu da–, 2 ministeriok (Osasun Ministerioak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak), Errektoreen konferentziak (CRUE) eta autonomia erkidegoetako osasun publikoko bederatzi egiturak osatzen dute.


REUSek unibertsitateetan osasuneko bitartekari eta eragile aktiboak sortzeko lan egiten du, familien eta berdinen arteko eredu izan dadin. Jarduera ildoak hauek dira: elikadura osasungarria, jarduera fisikoa, osasun emozionala, substantziadun eta substantziarik gabeko adikzioak, bide segurtasuna eta prebentzio onkologikoa, besteak beste. Alde horretatik, REUSek adostutako bi dokumentu prestatu ditu eta CRUEk onartu ditu aurten: vendingeko makinetarako eta errestauraziorako preskripzio teknikoen agiria eta Unibertsitateen Adierazpena osasuna sustatzen duten zentro gisa. Gainera, gaur egun, sarea lanean ari da dokumentu adostu bat prestatzen jokaerazko adikzioen prebentziorako eta alkoholaren kontsumoaren prebentziorako.