Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 27Bilboko Campusa

Lantegi Batuak erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak desgaitasunen bat duten ikasleentzako Beken IX. deialdia sustatu dute

Lantegi Batuak erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak Desgaitasunen bat duten ikasleentzako beken IX. deialdia aurkeztu dute. Praktiketako bekak dira, eta euren helburua da desgaitasunen bat duten Deustuko Unibertsitateko ikasle eta tituludunen enplegu aukerak zabaltzea eta erraztea.


Bekak % 33ko edo gehiagoko desgaitasunen ziurtagiria duten pertsonentzat dira, baldin eta titulatu badira Deustuko Unibertsitatean 2018-2019 ikasturtean, edo graduondokoren bat egiten ari badira Deustuko Ingeniaritzan, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Psikologia eta Hezkuntzan, edo Gizarte eta Giza Zientzietan.


Aukeratutako pertsonek 6 hilabeteko ordaindutako praktikak egingo dituzte (2019ko otsailaren 1etik uztailaren 30era) Lantegi Batuak enpresak Bizkaian dituen 25 zentroetako batean, helburua delarik karrera profesionalerako prestatzea.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Ekintza eta Inklusio Sailak hartuko ditu eskaerak, 2012ko azaroaren 25etik abenduaren 19ra bitartean.


Lantegi Batuak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta bere egitekoa da desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukerak sortzea, Bizkaian. 2.500 pertsonari baino gehiagori ematen dio lana erakundeak, bere 20 zentroetan eta bere zerbitzu sare zabalean. Pertsona horietako 2.300ek desgaitasunen bat dute. Kasuen % 70etan, adimen desgaitasunen bat dute; % 25ek, desgaitasun fisikoak edo sentsorialak; eta gainerako % 5ek, buru-nahasteren bat.


Deustuko Unibertsitateko Gizarte Ekintza eta Inklusio Sailak aukera berdintasuna sustatzen du goi mailako hezkuntzan, baita unibertsitateko elkartearen erabateko integrazioa ere bizitza akademikoan.
Bekei edo zerbitzuari berari buruzko argibide gehiagorako, jarri harremanetan arduradunarekin: Xiomara Martínez (accionsocial@deusto.es - 944.139.000 luz. 2982).

 


Beka eskatzeko inprimakia