Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
13 ekaina, 2017Bilbo

Deustuk gizarte eta ekonomia eragileen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du enpresetan ekintzailetza sustatzeko

Lehiakortasuna berrikuntzaren eskutik doan gizartean, Deustuk beharrezko ikusten du ikaskuntzarako ekosistema berri bat sortzea Unibertsitatea, enpresak eta erakundeak lankidetzan aritu daitezen. Gizarte eta ekonomia arloko eragileen arteko hurbilketari esker sortzen den espazio horretan sustatu daiteke ekintzailetza enpresen barruan; eta alde guztien inplikazioan aurrerapausoak emateko eredurik onena irakaskuntza duala dela uste da.

Horiek izan dira Deustuko Unibertsitateak ekainaren 15ean antolatu zuen “Ekintzailetza eginkizun dagoen irakasgaia” topaketa-solasaldian azaldu ziren ondorioetariko batzuk. Topaketa horretan elkartu ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal; Euskalteleko presidente Alberto García Erauzkin; Ekintzailetza, Etengabeko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko errektoreorde Víctor Urcelay; Alerion Technologies-en sortzaile Oier Peñagaricano; eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Social Lab-eko Kontseiluko presidente José Luis Larrea.

Eztabaida horretan aurkeztu zen Egitezko Ekintzailetzako Master Dual berria ere, ekintzailetzaren esparruko prestakuntza dualeko lehenengo eskaintza, 2017-2018 ikasturtean abian jarriko dena. Unibertsitateak, sektoreetako, teknologia zentroetako eta erakunde publikoetako liderrek batera diseinatu eta eskainiko dute programa. Helburua hauxe izango da: enpresa proiektu berritzaileak lehenengo egunetik lideratzeko ezinbestekoak diren gaitasun eta trebetasunetan prestatzea pertsonak.

Graduondoko titulu horrek ikasteko prozesu desberdina eskaintzen du: lanak eta ikasketak bat egiten dute, alternantzia eredu baten bidez, ikaskuntza espazioetan, hau da, enpresetan eta unibertsitatean ere alternantzia ematen delarik. Irakasle-bideratzaileen profila ere desberdina da, mundu akademikokoak eta enpresakoak elkarlanean aritzen baitira. Lankidetza prozesu baten emaitza da, beraz, masterraren diseinutik hasita. Parte hartzaileek erronka errealei eta ekintzailetzari hasieratik ekin beharko diete, ikuspegi zabal eta askotariko batetik, ekintzaren ardatza argi dutela.
Enpresak, erakundeak, zentro teknologikoak eta unibertsitatea aktiboki elkarlanean arituko dira. Hona hemen enpresen izenak: Tecnalia, Deloitte, Gamesa, Urbegi Fundazioa, Euskaltel, Petronor, Salto Systems, Idom, BBK eta CIE Automotive. Eta prestakuntza prozesuaren ardura Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Lanbiderekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partekatuko dute.

Egitezko Ekintzailetzako Master Dualak ikasturte bateko dedikazio osoa eskatzen du; unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago, berdin dio zein adarretakoak diren; lanbideko esperientzia izan dezakete edo ez; eta ekintzailetzako trebetasunak hobetu nahi dituztenentzat da, haien erakundeetan barne-ekintzailetzako proiektuak abian jarri edo lanbideko proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat da.

15/06/2017 - Encuentro coloquio “La asignatura pendiente del emprendimiento”