Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 17Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Kontsultatu zure kalifikazioak Deusto App-en bidez

Google play

 

App store

Dagoeneko baduzu aukera zure notak aplikazio mugikor baten bidez kontsultatzeko. Saioa hasteko, opendeusto-ko datuak sartu beharko dituzu. Iragazkiak aplikatu eta ordenatuta ikusi ahal izango dituzu: izena eta data, behin-behineko edo behin betiko kalifikazioak, gaindituak edo gainditu gabeak, etab.

Kalifikazio baten berri jakiteko, app-ean sartu beharko duzu kontsultatzeko (oraingoz ez duzu push jakinarazpeneko mezurik jasoko). Etorkizunean, argitaratzen diren momentuan jasoko dituzu mezuak.

Irakasgai gehiagotan matrikulatuta bazaude ere, kalifikatuta daudenak baino ez dituzu ikusiko.

Gogoratu, ikasketa-espediente osoa ikusteko, Idazkaritza Birtualera sartu beharko duzula.

Aplikazio mugikorra automatikoki gehituko diren funtzionaltasun gehiagorekin aberastuko da. Instalatu ezazu eta ez ezazu ezer galdu!