Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 14Bilboko Campusa

#Jarraitzen dugu: Konpainiak covid-19aren krisiari emandako baterako erantzuna

#Jarraitzen dugu kanpainak bere bideari jarraitzen dio, covid-19 krisiaren ondorioak gehien jasaten dituzten perrtsona eta talde ahulei erantzun integrala emateko. Joan den uztailaren 31n ekimenak bere web-orria atera zuen, eta tenplu eta parrokietan abian jarri zen. Hil honetan, ikastetxe, unibertsitate, gizarte-obra, erkidego eta Jesusen Konpainia dagoen beste eremu batzuetan martxan jarri zen, jesuiten konpromisoaren adierazpen eta lekukotasun bizi gisa. Horrela, jarduerara itzuli ginen, eta ez dugu inor atzean uzten, ez dugu inor ahaztuta utzi nahi.

#Jarraitzen dugu kanpainaren helburua da biztanle ahulenak artatzeko abian jarri diren proiektuetan laguntzea, hiru ekintza-lerrotan: premiazko laguntza (elikagaiak, osasuna, etxebizitza); hezkuntza arloko laguntza, laguntza psikosoziala eta laneratzeko laguntza; eta nazioarteko lankidetza, baliabide gutxien duten munduko lekuetan. Antonio España SJ-k, Espainiako Konpainiako Probintzialak, dioen moduan, #Jarraitzen dugu kanpainaren bidez, “egoera hain mingarri hauek jakinarazi nahi ditugu, eta horien aurrean sentikor agertzea, eta zuen ekarpenei esker, pertsona ahulenei laguntzen jarraitzeko aukera ematen duten laguntzak eta baliabideak lortu”.

Video del Provincial Antonio España, S.J.

Ekimen hau, jesuitekin lotutako ekintza, erakunde, erkidego eta talde guztien elkartasuneko esfortzua da, krisiak eragindako pertsona ahulenen beharrei erantzun integrala emateko. Aita Antonio Españak gogoratzen duen moduan, “ziur gaude elkarrekin egindako esfortzua estrategiarik onena dela pandemiaren eta bere ondorioen aurrean. Gure lagunei, gizarte-oinarriei eta laguntzaileei deia egiten diegu ekimen honetan laguntzeko, gure fede partekatuan oinarrituz, justiziaren alde daukagun konpromisoa adierazten duena”.

Web-orrian (https://seguimos.jesuitas.es) kanpainari buruzko informazio guztia eskura daiteke. Horrez gain, dohaintzak eta finantzazioa egiteko kanalak ere erabilgarri daude. Informazio gehiago edo beste kontsultaren bat egin nahi izanez gero, helbide honetara idatz daiteke: seguimos@jesuitas.es