Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura

Ikastaroez gain, hil bakoitzeko jarduerak era monografikoan bideratzen dira. Hil bakoitzean hainbat gai jorratzen dira:

  • Urrian, zinema: Donostiako Zinemalditik eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astetik hurbil dagoenez, Zazpigarren Arteari eskaintzen zaio hil hau. Horrekin batera, film laburren lehiaketa ireki bat antolatzen da Unibertsitatearen bi campusetan.
  • Azaroan, elkartasuna. Alboan Fundazioarekin bereziki lan egiteko elkartasunezko jarduerak antolatzen dira. Elkartasunezko film labur batzuk eskaintzen dira, jardueren artean; eta amaieran, Forum bat egiten da, film laburra egiten parte hartu duen pertsonaren batekin.
  • Abenduan, euskara. Abenduaren 3an Euskararen Eguna denez, euskal kulturarekin zerikusia duten jarduerak antolatzen dira hil honetan.
  • Otsailean, hiria. Hiri-kulturari eskainitako hila da, adierazteko bide guztietan: musika, plastika, dantza...
  • Martxoan, emakumea. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, hil honetan emakumeek egindako edo iradokitako artea izaten dugu ardatz.
  • Apirilean, musika. Hil honetan, musikaren inguruko hainbat jarduera egiten dira: nagusienak, campusean izaten diren kontzertuekin daude lotuta.
  • “Maiatza, Dantzan”. Dantzaren inguruko ekitaldiz betetzen da maiatzean campusa.

Contacto

Tweets por @deustoCampusSS