Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura

Urtero, hainbat ikastaro eskaintzen ditu Deusto Campus Kulturak, graduetako irakasgaiak osatzeko eta/edo ikasleek haien alde artistikoa garatzeko.

  • Antzerkia. Antzerki lantegiak bi atal izaten ditu: lehenengoak ikasturtearen lehenengo hiruhilekoa hartzen du, eta helburua da ikaslea bere gorputzaz jabetzea, bat-batekotasunerako, sormenerako eta entzuteko tresna gisa. Bigarren atala lan bat muntatzeari eskaintzen zaio, lantegiaren azken emaitza gisa, “Donostiako Gazte Antzerkiko Jardunaldietan” erakusteko.
  • Argazkia. Ezagutu zure kamera, landu sormena eta konposizioa, ordenagailuan editatuz. Ez utzi kamerak kontrolatu zaitzan, izan zu kontrolatzen duena eta lortu irudi hobeak. Argazkiak ordenagailuan lantzen eta azken ukituak ematen ikasiko dugu. Landuko diren puntuak: Kamera ezagutu, erretratua eta autorretratua, kaleko argazkia, konposizioa eta argia, RAW artxiboak landu, muntaketak Photoshopekin, argazkiak guneka landu eta iragazkiekin eta ordenagailuan zuri-beltzarekin lan egiten ikasi.
  • Idazketa sortzailea. Literaturagatiko zaletasuna eta idazketa beren burua aditzera emateko erabiltzen duten pertsonei zuzendutako lantegia da. Hitz-joko eta ariketa atseginen bidez jorratuko dugu taldean adierazpena eta idazmena, barruan dugun idazlea kanporatuz.
  • Keinu-hizkuntza. Ikastaro osagarria eta bereziki gizarte laneko eta lehen hezkuntzako graduei bideratua. Lantegi horretan keinuen bidez komunikatzen diren pertsonen errealitatera hurbilduko dira. Hizkuntza tresna hori praktikatzeko ezagutza, gaitasun eta trebetasuna landuko da.
  • Gitarra. Ikastaro honetan gitarrako ikasketak edo erabilerak osatzeko aukera egongo da, aurretiaz ezagutzarik izanez gero. Edo musika-tresnarekin lehenengo harremana izan daiteke.
  • Kameraren aurrean. Kameraren aurreko trebetasunak garatzeko ikastaro teoriko-praktikoa: aurkezle-berriemailea.
  • Film laburrak. Film labur bat egiteko beharrezko jarraibideak eskainiko dira ikastaro honetan. Filmetako eszenak eta trailerrak ikusiko dira, aztertu eta landu egingo dira geroago, era praktikoagoan ikasteko.
  • Bertsogintza. Oso ikastaro praktikoa izango da, zerotik hasita; bertsoak zelan egin ikasiko da.
  • Coachinga. Lantegiko eguneko lanak hiru atal izango ditu: lehena, teoriaren inguruan ikasteko eta hausnartzeko; bigarrena, zenbait ariketa praktiko egiteko; eta hirugarrena, saioa amaitzeko, pertsona bakoitzari ikasitakoaren gaineko ikuspegia eskaintzeko.

 

Contacto

Tweets por @deustoCampusSS