Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura

Eztabaida

Eztabaida lantegian egungo gaien inguruan argudiatzen eta zure iritziak adierazten ikasiko duzu. Aparteko arreta jarriko dugu egungo eztabaida sozial, ekonomiko eta politikoetan. Prestakuntzako lehenengo urtea amaitzeko barne txapelketa bat egongo da Eztabaida klubean sartu nahi dutenen artean.

  • Eguna:
    • A taldea: astearteetan, 15:00etatik 17:00etara. 
    • B taldea: asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara. 
    • C taldea: ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara. 
  • Iraupena: urte osoa, urritik maiatzera (atsedenaldia azterketa garaian).
  • Toki kopurua: 20 pertsona talde bakoitzeko.
  • ECTSak: 2


Eman izena

 

Eztabaida jardueran, normalean unibertsitateko ikasketetako ohiko klaseetatik kanpo geratzen diren gaitasunak lantzen dira, funtsezkoak direnak, hala nola erretorika, oratoria, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, edo hutsetik sortu dituzun argudio propioak transmititzea publikoari eta uler ditzala, beste kide batzuen argudioak zeure egin ahal izatea horiek ulertzeko eta gero horiei buruz hausnartzea. Iruditzen zait funtsezko ekarpena egiten diola unibertsitateko hezkuntzari

Logo de la Universidad de Deusto

Eztabaida jardueran, normalean unibertsitateko ikasketetako ohiko klaseetatik kanpo geratzen diren gaitasunak lantzen dira

Eztabaida jardueran, normalean unibertsitateko ikasketetako ohiko klaseetatik kanpo geratzen diren gaitasunak lantzen dira, funtsezkoak direnak, hala nola erretorika, oratoria, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, edo hutsetik sortu dituzun argudio propioak transmititzea publikoari eta uler ditzala, beste kide batzuen argudioak zeure egin ahal izatea horiek ulertzeko eta gero horiei buruz hausnartzea. Iruditzen zait funtsezko ekarpena egiten diola unibertsitateko hezkuntzari

Carlos Nagore, Nazioarteko Harremanetako eta Zuzenbideko ikaslea

 

Eztabaida Kluba

Gure klubaren helburua da eztabaida sustatzea hainbat formatutan: unibertsitate barruan, gure ikaskide hasiberriei lehenengo urratsak ematen lagunduz eta lideratuz; eta unibertsitatetik kanpo, Deustuko Unibertsitatea ordezkatuz beste unibertsitate eta erakundeekin batera kanpoko ligetan edo simulazio parlamentarioetan.

Oharra:

Klubean sartzeko, ezinbestekoa da eztabaidako hasierako ikastaroa gainditu izana edo, elkarrizketa bidez, eztabaidaren esparruan ibilbide eta fidagarritasun nahikoa ziurtatzea.

Jarduera honetako arduradunek ikasle baten parte hartzeari ezetza emateko aukera izango dute hezkuntza egitasmoaren aurkako ekintzak eta/edo jarrerak gertatuz gero.
 

La espiral, aldizkari digitala

Zinema, argazkilaritza, kontakizuna, saiakera… espiritu geldiezin eta sortzaileentzako gure aldizkari digitala.

Harremanetarako