Antzerki eskola emozioak, gorputz adierazpena, ahotsa kudeatzen ikasteko tokia dugu. Eta garrantzizkoena: nor garen eta zer adierazten dugun beti beste batzuekin batera egiten dugu. Ikasturtearen amaieran, urteko erakusketa egingo dugu unibertsitatean. Eta, hurrengo ikasturtean, pertsonarik inplikatuenek Trikiñuelako hasberrien proiektuan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute.
- Eguna: astearteetan, 15:00etatik 17:00etara.
- Iraupena: ikasturte osoa, urritik maiatzera (atsedenaldia azterketa garaian).
- Toki kopurua: 10 ikasle.
- ECTSak: 2
Antzerki gelak aukera ematen dit unibertsitateko klaseen dinamikatik deskonektatzeko eta jende bikaina ezagutu eta ondo pasatzeko. Oso interesgarria izan da ikustea antzerkitik konfiantzazko harremanak sor daitezkeela proiektu bati dedikatuta. Laburbilduz, esperientzia horrek neure burua gehiago kontrolatzen laguntzen dit, nire konpromisoa indartzen eta gauzak beste modu batera ikusten ikasten
Laburbilduz, esperientzia horrek neure burua gehiago kontrolatzen laguntzen dit, nire konpromisoa indartzen eta gauzak beste modu batera ikusten ikasten
Antzerki gelak aukera ematen dit unibertsitateko klaseen dinamikatik deskonektatzeko eta jende bikaina ezagutu eta ondo pasatzeko. Oso interesgarria izan da ikustea antzerkitik konfiantzazko harremanak sor daitezkeela proiektu bati dedikatuta. Laburbilduz, esperientzia horrek neure burua gehiago kontrolatzen laguntzen dit, nire konpromisoa indartzen eta gauzak beste modu batera ikusten ikasten
Celso Pérez, Zuzenbideko ikaslea
Trikiñuela
Unibertsitateko antzerkiko konpainiako kideek konpromiso sendoa izan eta gozatzeko gogoz beterik, arte dramatikoan sakontzen jarraitzen dute eta antzezlanak eskaintzen gure unibertsitatean eta beste toki batzuetan, Donostiako Antzoki Zaharrean besteak beste.
Oharrak:
Trikiñuelako kide izateko, ezinbestekoa da aurretiaz antzerki eskolan parte hartzea eta zuzendariaren oniritzia izatea. Balioespen horretan neurtzen da, batez ere, konpromisoa eta lana. Libre dauden tokien arabera, aurrez aurreko elkarrizketa bat eginda ere sar daitezke, batez ere, antzerkiko ibilbide esanguratsua izan eta elkar aberasteko ekarpena egin dezaketen ikasleen kasuan.