Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

  • Barne txapelketak. Unibertsitatean barneko hainbat lehiaketa antolatzen ditugu: saskibaloia, futbola, boleibol mistoa, tenisa, squasha, pala, ping-pong, padel, etab.
  • Derbiak (Deustu Bilbao– Deusto Donostia. Derbietan, Deusturen Bilboko taldeak eta Donostiakoak nor baino nor gehiago lehiatzen dira hainbat kirol modalitatetan: 11ko futbola, 7ko futbola, areto futbola, saskibaloia, tenisa edo padela. Kirol eta adiskidetasunezko lehia izaten da Deustuko Unibertsitatearen bi campusen artean. Horrela, bi campusen arteko ikasleen arteko harremanak estutzeaz gain, Deustuko Unibertsitatearen ordezkaritza izango duten taldeak osatzen dira, euskal eta espainiar lehiaketetan.
  • Euskadiko Unibertsitate mailako lehiaketa Euskadiko txapelketa urtero egiten da, otsailaren erdialdean. Lehiaketan hainbat modalitate jasotzen dira eta hirunaka jolasten dira. EHU, Mondragon eta Deusturen artean. Urtean unibertsitate batek antolatzen du Euskadiko lehiaketa.
  • Espainiako Unibertsitate mailako lehiaketa Espainiako lehiaketa CEDUk antolatzen du. Horra heldu ahal izateko, ordea, aurreko faseak gainditu beharra izaten dute ikasleek: Lehenik, Unibertsitateko Euskadiko txapelketa irabazi behar da eta gero, hurrengo fase batean, iparraldeko ingurukoa. Bakarkako kiroletan, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira eta kirol modalitate bakoitzean kanporaketa batzuk gainditu, halakorik egonez gero.
Tweets por @deustoCampusSS