Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Era askotako kirolak eskaintzen ditugu, naturaz eta denbora libreaz gozatzeko.

  • Donostiako campuseko instalazioak (txartelekin, La Perla eta igerilekua). Donostiako campusean, dauden kirol-instalazioez gain, La Perla Talasoterapiara edo gimnasioetara joateko aukera eskaintzen digu oso prezio onean.
  • La Perla Talasoterapia. Donostiako campusak hitzarmen bat du La Perla Talasoterapiarekin, lasaitzeko tarte batez gozatu ahal izateko.
  • C. Soccerworld. Gure unibertsitateko ikasleek Club SoccerWorld-en instalazio modernoak erabili ahal izango dituzte oro prezio onean. Klub hori, Unibertsitatetik hurbil dagoenez, oso proposamen interesgarria da. 
  • Donostiako Errege Tenis Kluba. Deustuko Unibertsitatean aukera ematen zaie ikasleei tenisean eta padelean jolasteko instalazioak erabiltzeko oso prezio onean.
  • kirol txartela. Unibertsitateak aukera ematen die ikasleei Zuhaizti Kiroldegirako txartela ateratzeko oso prezio onean. Gimnasioa eta igerilekua erabili daitezke. Gainera, kiroldegian bertan galdetuta, ikasleek ikastaroetan ere eman dezakete izena, merke-merke gainera.
  • Eskalada. Pio Baroja kiroldegiko rokodromora sartzeko modua izango duzu, oso prezio merkean.
  • Deusto Osasungarria. Deustuko Unibertsitateak Deusto Osasungarria ekimena jarri du abian. Horren barruan, podometro bat lagatzen dizugu zure pausuak eta kilometroak neurtzeko: jarri helburu bat zeure buruari, eta betetzen baduzu, sari bat jasoko duzu, lortutako helburuaren arabera.
Tweets por @deustoCampusSS