- Areto-dantzak. Saltsa, merenge eta batxatako ikastaroak ematen dira urtearen bi seihilekoetan, eta harrera handia dute ikasle atzerritarren artean.
- Surfa. Deustuko pertsonek deskontu esanguratsuak izango dituzte Pukas-Surf Eskolan eskaintzen diren ikastaroetan. Ikastaro horiek egun batekoak, asteburukoak, astekoak edo hilerokoak izan daitezke.
- Tenisa. Deustuko ikasleek aukera izango dute teniseko ikastaroak egiteko prezio murriztuetan Donostiako Errege tenis klubean.
- Padela. Deustuko ikasleek aukera izango dute padeleko ikastaroak egiteko prezio murriztuetan bi klubetan: Donostiako Errege Tenis klubean edo SoccerWorld Klubean.
- Zaldi gainean ibiltzea. Zaldikide Hipikarekin deskontu bereziak izango dituzu asteburuko irteeretan edo aste barrutakoetan.
- Itsas ibilaldia belaontzian. Deustuko ikasleek prezio merkeagoak izango dituzte belaontzietako itsas ibilaldietan, baita PER titulazioa (laketontzietako patroi) edo Oinarrizko nabigazioko patroiarena ateratzeko ere.
- Yoga. Yogako klaseak ematen zaizkie Deustuko ikasleei, beste pertsona batzuekin batera, deskontu handiekin.
- Tai-Chi.
- Erlaxazioa. Donostiako campus honetan, erlaxazio eta luzaketa ikastaroak eskaintzen ditugu, Cultulaketora zentroko arduradun Peio Arnáezek emanak, oso modu onean.
- Defentsa pertsonala. Defentsa pertsonaleko ikastaroak eskaintzen dira Manteo Kiroldegian eta Pio Baroja Kiroldegian, Deustuko Unibertsitateko pertsonentzat.