Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

  • Areto-dantzak. Saltsa, merenge eta batxatako ikastaroak ematen dira urtearen bi seihilekoetan, eta harrera handia dute ikasle atzerritarren artean.
  • Surfa. Deustuko pertsonek deskontu esanguratsuak izango dituzte Pukas-Surf Eskolan eskaintzen diren ikastaroetan. Ikastaro horiek egun batekoak, asteburukoak, astekoak edo hilerokoak izan daitezke.
  • Tenisa. Deustuko ikasleek aukera izango dute teniseko ikastaroak egiteko prezio murriztuetan Donostiako Errege tenis klubean.
  • Padela. Deustuko ikasleek aukera izango dute padeleko ikastaroak egiteko prezio murriztuetan bi klubetan: Donostiako Errege Tenis klubean edo SoccerWorld Klubean.
  • Zaldi gainean ibiltzea. Zaldikide Hipikarekin deskontu bereziak izango dituzu asteburuko irteeretan edo aste barrutakoetan.
  • Itsas ibilaldia belaontzian. Deustuko ikasleek prezio merkeagoak izango dituzte belaontzietako itsas ibilaldietan, baita PER titulazioa (laketontzietako patroi) edo Oinarrizko nabigazioko patroiarena ateratzeko ere.
  • Yoga. Yogako klaseak ematen zaizkie Deustuko ikasleei, beste pertsona batzuekin batera, deskontu handiekin.
  • Tai-Chi.
  • Erlaxazioa. Donostiako campus honetan, erlaxazio eta luzaketa ikastaroak eskaintzen ditugu, Cultulaketora zentroko arduradun Peio Arnáezek emanak, oso modu onean.
  • Defentsa pertsonala. Defentsa pertsonaleko ikastaroak eskaintzen dira Manteo Kiroldegian eta Pio Baroja Kiroldegian, Deustuko Unibertsitateko pertsonentzat.

 

Tweets por @deustoCampusSS