Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Ekitaldiak

  • Estropada akademikoa. Duela bi urtetik hona, Estropada akademikoa egin izan dugu, Urumea ibaiko uretan. Bi kanporaketa egiten dira: erlojuaren kontrakoa eta sprintak, María Cristina zubiaren inguruan amaitzeko. Amaitzean, Ur-Kirolak Klubak diplomak eta garaikurrak ematen dizkie arraunlariei.
  • Herri lasterketa. Deustuko Unibertsitateak babesten duen lasterketa bat da eta aparteko arreta jartzen zaie gure unibertsitateko ikasleei. Sariak ematen zaizkie korrikalaririk onenari eta unibertsitateko onenei.
  • Kirolaren eguna. Urtero antolatzen dugu Kirolaren Eguna. Ikasleek gelak utzi eta kirolak praktikatzen dituzte egun horretan: saskibaloia, boleibola, ping-ponga, musa, xakea, futbola edo eskubaloia.
     

Irteerak

Asteburu guztietan antolatzen ditu Deusto Campus Kirolak unibertsitateak diruz lagundutako jarduerak: eskiatzeko irteerak, paintball-ekoa, zaldi gaineko ibilaldiak, paddle surfa, eta beste asko.

Tweets por @deustoCampusSS