Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Kirolak Donostia

Unibertsitateko bizitza osatzen duen arlo akademikotik aparteko alternatibak eskaintzeko sortu da Kirol Saila. Era askotako jarduerak, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak eskaintzen dizkizuegu, zuen lagunekin eta Deustuko gainerako ikasleekin partekatu, gozatu eta denok hobeto bat egin dezazuen. Zuen astialdian kirola egiteko aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen dizkizuegu oso modu onean. Eta horretan guztian, pertsonaren balioak eta balio horietan hazteko modua eskaintzen saiatzen gara. Izan ere, filosofo handi batek esan zuen bezala, ''... batzuetan jokalekuak dira ikasgelarik onenak”.

Ondo pasa!

Jaso informazioa gure blogean

Jarduerak

Unibertsitateko ikasleek era askotako jarduerak dituzte asteburuetarako: naturaz gozatzeko, gure kultura ezagutzeko, Real Sociedad edo Gipuzkoa Basket taldeei jarraitzeko, etab. Eta, bide batez, Unibertsitateko beste ikasle batzuk ezagutu eta kirol pixka bat egin dezakete.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Unibertsitateak diruz laguntzen ditu jarduera horiek eta, ondorioz, prezioak murriztuak dira. Horrez gain, badaude atzerritarrentzako jarduera bereziak: ongietorriko eta agurreko jaiak, eta gure ohiturak eta ingurua hobeto ezagutzeko beste jarduera batzuk.

Gainera, Unibertsitateak diruz lagundutako beste jarduera eta ikastaro batzuk eskaintzen ditu astean zehar. Aukerak ugari dago: areto-dantzak, capoeira, yoga eta tai-chia eta borroka-arteak, besteak beste.

Kirol txartelak

Kirol txartela ikasle guztien eskura dago oso prezio onean. Igeri egin eta muskulazio-makinak erabili ahal izango dituzue, Zuhaizti kiroldegian (Donostia) eskaintzen diren beste jarduera batzuekin batera.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Gimnasio pribatuek ere aukera ematen dute muskulazio-makinak erabiltzeko, aerobiceko klaseak hartu eta squasha eta erraketako beste kirol batzuk egiteko. Sauna eta hidromasajeko bainuontzia erabili ahal izango dituzte. Gimnasio horiek Donostiako hainbat tokitan daude kokatuta.

Tweets por @deustoCampusSS