Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Txartela

Deustuko Unibertsitatean matrikulatuta dauden ikasle guztiek eskura dezakete Udalaren Kirol Erakundeko txartela.
Txartelarekin dohainik sar daiteke Bilboko udal kiroldegietako igerilekuetara eta beherapen handiak egiten dituzte gainerako kirol ikastaro eta abarretan. Udal kiroldegiak honako hauek dira:
 

tabla
Atxuri-Alde Zaharra  Abusu-La Peña  La Casilla Artxanda
Errekalde  Begoña  Miribilla Alhondiga 
Deusto  San Inazio  Zorrotza Txurdinaga

Txartela eskuratzeko unibertsitateko ikaslea zarela egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu behar duzu, argazki bat, NAN fotokopia ekarri eta Bilboko Udalaren Kirol Erakundeak zehaztutako diru kopurua ordaindu.

Txartelak 2019ko irailaren 15etik 2020ko irailaren 15era izango du balioa.Txartela 2019ko irailaren 15etik 2020ko ekainaren 30era arte egin daiteke. Txartelak eskubidea ematen du kiroldegietako instalazioak erabiltzeko eta Bilboko Udalaren Kirol Erakundeak antolatutako ikastaro eta jardueretan parte hartzeko.

Txartelak eskubidea ematen du kiroldegietako instalazioak erabiltzeko eta Bilboko Udalaren Kirol Erakundeak antolatutako ikastaro eta jardueretan parte hartzeko. Unibertsitateko abonuaren baldintzak hauexek izango dira:

  • Doako sarrera udal igerileku eta kiroldegietara eta erabilera askeko instalazioetara.
  • Tokia gordetzea prezio onean (abonatuen prezioan), 48 ordu lehenago eginda.
  • Bilbao Kirolak erakundeak eskainitako kirol ikastaroak egiteko aukera, prezio merkeagoan.

 

Tweets por @DeustoCampus