Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Egitarauak

Ingeniariak-Deustu XXXX. Estropada

Duela hogeita hamar urte Ingeniari Eskolak Deustuko Unibertsitateari bota zion desafi oaren ondorioz sortu zen estropada, urteen poderioz, Bilboko kirol gertaera ospetsuenetakoa bihurtu da: Ingeniariak-Deustu estropada. Lasterketa hau filosofi a amateur hutsez jaio zen, izan ere, txapeldunak ez du saririk hartzen. Besterik gabe, urte bakoitzeko irabazleek euren izena grabatzen dute estropadako erretiluan eta garaikur horren jabe dira hurrengo urtera arte, orduan berriz borrokatu beharko baitute garaikurra etxera eramateko.

Estropada Ibaizabal ibaiaren itsasadarrean egiten da, Desierto-Erandiotik Bilboko Udaletxeraino, lau itsas miliatan zehar (7.408 metro). Orain arte Deustuk hogei garaipen lortu ditu eta Ingeniariek hamabi.
Aurtengo estropadan parte hartu nahi baduzu, jo ezazu Kirol Sailera.

 

Tweets por @DeustoCampus