Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Erabiltzaileak

Pertsona hauek erabili ahal izango dituzte kirol instalazioak, bertako arauak errespetatuz gero:
Ikasturtean zehar, Deustuko Unibertsitateko fakultate, eskola edo institutuetan graduko eta graduondoko ikastaro arautuetan matrikulatuta dauden ikasleek. Horretarako Deustuko Unibertsitateko txartela edo NANa eta matrikularen ordezkagiria erakutsi beharko dituzte.
Deustuko Unibertsitateko irakasleek eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileek. Langileak direla agiriz frogatu beharko dute.
Deustuko Ikastetxe Nagusiko kideek. Horretarako, Ikastetxe Nagusiak, ikasturtearen hasieran, Deustukoak ez diren ikasleen zerrenda bat bidaliko dio Kirol Sailari.
Alumnien deskontua izateko, instalazioa erabiliko duten guztiek bazkide izan beharko dute eta txartela erakutsi beharko dute.
Deustuko Unibertsitatekoak ez diren pertsonek 8 euro ordaindu beharko dituzte kirol instalazioetan sartzeko eta erabiltzeko. Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia honako hau da: BBK ES46 2095-0375-10-9107324981
Pertsona guztiak DUtik kanpokoak badira, instalazioaren zenbateko osoa ordainduko dute. Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia honako hau da: BBK ES46 2095-0375-10-9107324981
Abonuak bankuko transferentzia bidez egingo dira beti, kirol instalazioa erabili aurretik. Ordainketa egin izana frogatzeko, abonuaren gorde-agiria aurkeztu beharko da.

 

 

tabla
Instalazioa Prezioa orduko Prezioa orduko ALUMNIENTZAT Prezioa orduko
Ikasle eta langileentzat
7ko futbol-zelaia 140€ 112€ 0€*
Kirol anitzetarako pista 110€ 88€ 0€*
Saskibaloiko kantxa 110€ 88€ 0€*
Kiroldegia 120€ 96€ 0€*
Padelerako pista 30€ 24€ 0€*

 

 

Gordetzea

Kirol instalazioak erabili ahal izango dira, baldin eta erreserbatu badira.

  • Kirol instalazioak erabiltzeko erreserba erabiltzen hasi baino 12 ordu lehenago egin daiteke. Ezin izango dituzte aurreko edo ondorengo orduak erreserbatu partidua jokatzen ari diren beste parte hartzaile batzuek. Hainbat erreserba jarraian egiten badira pertsona desberdinen izenean, erabilera ukatu egingo da.
  • Erreserbak gehienez 6 egun lehenago egingo dira.
  • Ezin izango da instalazioaren beste erreserbarik egin, eginda dagoena amaitu arte.
  • Kirol instalazioak astelehenetik ostiralera erreserbatuko dira, 8:00etatik 21:00etara, irailaren 1etik ekainaren 30era, eskola egutegiko jaiegunetan izan ezik.
  •  DUtik kanpokoek instalazioa gorde nahi badute, infocampus@deusto.es helbidera idatzi beharko dute eskaera egiteko.
  •  Ikasleen eta DUko langileen erreserbak booking.deusto.es-en bidez eskatuko dira.Erreserbak ordubetekoak izango dira beti; ordu puntuetan hasi eta amaituko dira.
  • Kirol instalazioen erabilera bertan behera geratuko dela aplikazio informatikoaren bidez (booking.deusto.es) , telefonoz edo Kirol Sailera bertara joanda edo kirol instalazioan bertan adierazi beharko da, 24 ordu aurretik behintzat.
  • Kirol instalaziora sartu aurretik, ordainagiria erakutsi behar zaio arduradunari kirol instalazioaren aldageletan.
  • Unibertsitateko ekitaldi ofizial batek bertan behera utziko du edozein instalazioren erreserba.

Erabilerarako Arau Orokorrak

  • Kirol instalazioak unibertsitateko espazioak dira eta halako tokian jokatuko genukeen moduan ibili beharko dugu bertan. Erabiltzaileek errespetuz tratatuko dituzte pertsonak, instalazioak eta arauak kiroldegian, eta erabileran joko garbiz jokatu.
  • Instalazioak ordubetez erabili ahal izango dira.
  • Instalazioa erabili baino lehen, aldageletako bulegotik pasatu beharko da erabiltzailea identifikatzeko.
  • Nahitaezkoa da identifikazioa aldean izatea sartzeko eta instalazioan egoteko, edonoiz eskatu ahal izango baita.
  • Kirol egiteko, kiroletako arropa egokia erabili beharko da.
  • Erabat debekatuta dago aldageletako kutxatiletan giltzarrapoa jarrita uztea, behin instalaziotik irtendakoan. Segurtasuna dela eta, gauero kutxatilak zabaldu egingo dira. Barruan zerbait aurkituz gero, harreran edukiko da 15 egunez.
  • Erreserba egiten duena izango da DUtik kanpoko pertsonak sartzearen arduradun. Haren egitekoa da jendea identifikatzea eta pertsona gonbidatuaren ordainketa egin izanaren agiria erakustea.
  • Kirol instalazioak desegoki eta/edo gaizki erabiliz gero, ukatu egingo zaio erabiltzaileari espazioa erabiltzea.
  • Taldearen arduraduna nor den azaltzen duen agiri bat emanda, kirol materiala utzi ahal izango da (baloiak, erraketak, pilotak, petoak, etab.), eskura baldin badago. Agiria itzuli egingo da kirol materiala itzultzean.
  • Ezin da ez erre ez jan kirol esparru guztian.
  • Kirol lehiaketa ofizialetan baino ez da erabiliko markagailu elektronikoa.
  • Saskibaloiko saskiak instalazioetako langileek baino ez dituzte maneiatuko.
  • Deustuko Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango instalazioak erabiltzean kirolariari istripurik gertatuz gero.
  • 2015eko uztailaren 24ko Deustuko Unibertsitateko Ikasleen Araudian ezarritako zehapenak ezarriko dira arau-hausterik gertatuz gero.

 

Tweets por @DeustoCampus