Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

“Galdueziñak” mendizale taldea

Nor gara?

DUko ikasle eta ikasle ohien talde bat gara. Bi astean behin elkartzen gara mendira igotzeko eta lagun egin nahi diguten guztiak gonbidatzen ditugu gure irteeretara.
Taldea duela 27 urte sortu zen.

Zer egiten dugu?

Galduezinak taldeak mendiko irtenaldiak antolatzen ditu euskal tontorrik esanguratsuenetara, baita inguruko lurraldeetakoetara ere. Ez dira inguruak ezagutzeko ibilaldi soilak izaten, naturako kirol jarduera bat izaten da irtenaldi bakoitza: orduetan ibiltzen gara; beraz, prestakuntza fisiko egokia eduki behar da.

15 egunik behin egiten dugu irteera (normalean, igandeetan). Batzuetan asteburu osoko irteerak ere egiten ditugu, baina ez kezkatu, aldez aurretiz abisatzen dizuegu. Berez, ibilaldiaren eta bestelako jakingarrien berri emailez bidaltzen dizuegu, irtenaldiaren aurretik.
Boluntario talde bat gara; hori dela eta, egutegia behin-behinekoa izaten da eta aldaketak izan ditzake, boluntariorik beteranoenen prestasunaren arabera.
Zelan eman izena?

Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da gaztelaniaz hitz egitea eta ulertzea. Irteerak luzeak dira eta, une batzuetan, galdu egin zaitezkete mendian edo laguntza medikoa behar izan dezakezue.

Laguntza medikoa behar duzuenerako, esaterako,zuekin egon gaitezke erreskate taldea heldu arte, baina gero taldea zaindu beharko genuke eta zuek gai izan beharko zenukete laguntza ematera datozenekin komunikatzeko.
 



Zelan eman izena?

Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da gaztelaniaz hitz egitea eta ulertzea. Irteerak luzeak dira eta, une batzuetan, galdu egin zaitezkete mendian edo laguntza medikoa behar izan dezakezue.

Laguntza medikoa behar duzuenerako, esaterako,zuekin egon gaitezke erreskate taldea heldu arte, baina gero taldea zaindu beharko genuke eta zuek gai izan beharko zenukete laguntza ematera datozenekin komunikatzeko.
Bigarrenez, EZINBESTEKOA da urrats hauek jarraitzea:

  • Treking-eko botak + ekipazio egokia eduki behar da.
  • EZ kiroletako zapatilak (gym-shoes /tennis shoes / trainers)
  • Irteera bakoitzaren aurretik begiratuko dugu zelan dagoen ekipazioa eta ekipazio egokia dutenak baino ezin izango dira gurekin etorri, berdin dio ibilaldia ordaindua duen ala ez.
  • Bete eta sinatu izena emateko fitxa eta bidali helbide elektroniko honetara: galduezinak@gmail.com
  • Zuen aseguruaren kopia bat bidaltzeko eskatuko dizuegu, istripurik gertatuz gero, nora deitu jakiteko. Baina ez ezazue ahaztu mendiko jarduerak egiten ditugula; hortaz, konturatu behar duzue ohiko aseguruek EZ dituztela mendiko istripuak estaltzen. Erreskaterik behar izanez gero, abonatu egin beharko zenukete, federatu ezik.
  • Sinatu eskuz Liability Waiver –salbuesteko akordioa– eta bidali helbide elektroniko honetara: galduezinak@gmail.com


Ezinbestekoa da sinadura eskuzkoa izatea edo eskuzko sinaduraren digitalizazio bat EZ dugu onartuko zuen izena ordenagailuz idaztea.

DeustuCampusen kopia bat jasotzen baduzue, ez ahaztu argazki bat egitea/eskaneatzea eta guri bidaltzea, formatu digitalean geuk edukitzeko.
sartu izena emateko fitxa + liability waiver
Pausu horiek emanda (inoiz ez aurretik) posta-zerrenda batean (mailing list) sartuko dugu zuen izena eta irteerei buruzko informazioa bidaliko dizuegu.

KONTUZ: toki kopurua aldatu egiten da irteera batetik bestera. Adi ibili eta arretaz irakurri bidaltzen dizkizuegun mezuak. Mezu horietan, esteka bat jarriko dizuegu Doodle batera, irteera bakoitzean izena eman dezazuen.

 

 

Tweets por @DeustoCampus