Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Banakako edo taldekako parte-hartzea

Unibertsitateko kide guztiek har dezakete parte: irakasleek, ikertzaileek eta aldi baterako atxikipena dutenek; bekadunek; irakasle ez diren langileek; 1., 2. eta 3. zikloetako ikasleek; ikasketen amaierako proiektuan edo tesinan dihardutenek; espezializazio ikastaroetan ari direnek eta kolaboratzaileek; eskola eta institutuetakoek, etab.

Istripuak eta lesioak

Parte-hartzaile guztiek eduki behar dute kirol istripu eta lesioetatik babesteko asegurua: Eskola Asegurua, Gizarte Segurantza, Igualatoria, etab. Kirolean hasi aurretik, istripurik edo lesiorik gertatuz gero zer egin behar den jakin beharko dute.
 

Ordezkaria

Talde guztiek aurkeztu beharko dute inprimakia, behar bezala beteta, izena ematean.
 

Izen-ematea

Taldeak izena emateko, kirol horretan jokatzeko behar diren adina jokalariren fitxak gutxienez tramitatu behar ditu.
 

Joko arauak

Kirol bakoitzeko federazioak ezarritakoak.
 

Lehiaketa Batzordea

Erreklamazio idatzia aurkeztu nahi izanez gero, erreklamatzeko arrazoia sortu duen egintza gertatu eta 48 ordutara aurkeztu behar da beranduenik. Lehiaketa Batzordearen epaiaren aurka jotzeko, errekurtsoa aurkez dakioke Zuzendaritza Batzordeari 48 orduko epean. Zuzendaritza Batzordearen epaia apelaezina izango da.

Berdinketa haustea

Sailkapenean, talde bi edo gehiago berdinduta geratzen badira, berdinketa hausteko haien arteko gol average delakoa erabiliko da. Hala ere, berdinduta badaude, gol average orokorra erabiliko da, hau da, aldeko gol gehien duen taldeak irabaziko du, eta berdinketa horrela hausten ez bada, hausteko partidua jokatuko da.


Kirol materiala

Komenigarria da taldeek uniformea janztea arbitrajea errazteko. Banakako eta bikotekako kiroletan, jokalari bakoitzak partidurako beharrezkoak diren material guztiak ekarri behar ditu.
 

Arbitroak eta epaileak

Arbitro edo epailerik ez badago, partidua ez da atzeratuko edo bertan behera utziko. Ordezkariak ados jarri beharko dira arbitrajean eta emaitzak balio osoa izango du sailkapenerako.
 

Autonomia Erkidegoko, Espainiako eta unibertsitate arteko txapelketak

Kirol Sailak hautatuko ditu txapelketa horietan Deusturen izenean parte hartuko duten kirolariak. Deustuko Unibertsitatea Autonomia Erkidegoko txapelketa unibertsitarioetara eta Kirol Kontseilu Gorenak eratutako estatuko txapelketetara joango da, baita estatuko eta nazioarteko unibertsitate arteko eta bestelako torneoetara ere, egoki deritzonean.

Klausula honen bidez, Deustuko Unibertsitatea libre geratzen da kirol jardueretan parte hartzen dutenei edo haien ondasunei gerta lekizkiekeen lesio, haustura edo edozein motatako kalteen erantzukizunetik. Parte-hartzaileak klausula honekin ados dagoela adierazten du.


Zure iritzia jakin nahi genuke

Kirol ekintzei buruz dituzun iritzi eta ideiak jakin nahi ditugu. Horrela hobeto moldatuko gara zure beharretara

Tweets por @DeustoCampus