Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kirolak

Kirol sailak unibertsitateko elkarteko kideei topaketarako eta aisialdirako toki bat eskaintzen die, heziketa fisikoaren eta kirolaren bidez, bizitzeko ohitura osasungarriak eta gozatzeko modua ematen duten programak eskainiz.

Lehiaketa programak lehian parte hartzeko maila desberdinak eskaintzen ditu. Unibertsitateko elkarteko kideen arteko lehiaketak honako kiroletan: 7ko futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, frontenisa, padela, tenisa, mahaiko tenisa, xakea, squasha, pala, pilota, etab.

Donostiako campusekoekin ere egoten dira lehiaketak, eta Euskadi eta Espainiako Unibertsitateen arteko Txapelketetan parte hartzen dugu. Programa horrek, gainera, federatutako taldeetako kideak izateko aukera ematen dizue honako kiroletan: saskibaloian, eskubaloian, arraunketan, patinhockeyan, etab.

Gertaeren programak hainbat jarduera antolatzen ditu: Ingeniariak - Deustu estropada, A. Arruperen Omenezko Nazioarteko Xake Txapelketa, Unijes Torneoa, Mikroboten Euskadiko Txapelketa, Elkartasunezko Kirol Jardunaldia edo Kirol Sarien Emanaldia.

Jolas programak Bilbao Kirolak erakundeko bazkide egiteko modua ematen du, gimnasioetara jotzekoa, Unibertsitateko kirol instalazioak erabiltzekoa edo Mendizale taldeko kide izatekoa, besteak beste.

Informazio gehiago nahi baduzu, 94 413 90 47ra deitu, deportes@deusto.es posta elektronikora idatzi edo etor zaitez Klrolako Bulegora 10:00tik 13:00ra eta 16:00tik 18:00ra

Tweets por @DeustoCampus