Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fedea

MAG+S

MAG+S tailerrak

 Asteburu batean, hiru tailer eskainiko ditugu eta zeuk aukeratu dezakezu zeinetan parte hartu. Tailer guztiak hasiko dira otsailaren 15ean, ostirala. Loiolara 20:00 eta 20:30 bitartean heldu eta denok batera afalduko dugu 21:00etan. Tarte batzuetan, hiru tailerretako parte hartzaileok batera egongo gara (goizeko otoitzak, egunaren azterketa eta eukaristia). Eta igandean amaituko da, bazkalordu inguruan. Adinak eta ikastaroak gutxi gorabeherakoak dira, bakoitza bizitzan momentu desberdinetan bizi da eta. Zalantzarik izanez gero, komentatu gurekin: pastoral@deusto.es

 

  • Egunak: 2020ko otsailaren 15a, 16a eta 17a.
  • Tokia: Xabierreko Espiritualtasun Etxea, Nafarroa

Eman izena!

 

Otoitz tailerra

Praktika eta aurkezpenak, taldean partekatzeko uneak eta otoitzerakoak bateratuta, zenbait puntu izango ditugu aztergai: zer den otoitz egitea, ignaziotar otoitzaren urratsak, otoitz egiteko erak, egunaren azterketa...

Gogo-jardunen tailerra

Praktika eta aurkezpenak, taldean partekatzeko tarteak, lagun egitekoak eta otoitzerako uneak hartuta, honelako gaiak jorratuko ditugu: ignaziotar otoitzaren urratsak, gogo-jardunen aurkezpena, barne isiltasuna, lagun egitea, meditazioa eta kontenplazioa, azterketa ignaziotarra, etab. Horrekin batera, otoitzeko ariketa praktikoak izango ditugu, taldean partekatzeko tarteak, arratsalde bat isilean, eta banaka lagun egiteko tarte labur bat.

Erabakiak hartzeko tailerra

Ignaziotar erara erabaki, bereizkuntza, mozioak, kontsolazioa eta nahigabea, azterketa. Erabakiak hartzeko uneetan zaudetenentzat pentsatuta dago: gradu amaiera, masterra aukeratu, lehenengo lana.

 

Harremanak