Deustuko Unibertsitateak Ezkontzako Sakramentua ospatzeko aukera eskaintzen du.
Data eta ordua erreserbatzeko prozedura
Deustuko Unibertsitateko kaperan ezkondu nahi duten ezkontideek eguna eta ordua hartu beharko dute DUren Bilboko campuseko Pastoraltzako arduradunarekin edo haren ordezkoarekin elkarrizketa izateko.
Apaiza
Hasiera batean, ezkonberriek beren kabuz bilatu behar dute apaiza.
Ezkontzarako prestakuntza
Ezkontzako Sakramentuaren prestakuntzaz ezkonberriek arduratu behar dute. Apaizak bere inguruko parrokiaren bat bilatzen lagundu diezaieke. Bertan aurkituko dute behar duten prestakuntza. Horretarako, beharrezkoa da Deusto Campuseko zuzendariarekin aurretik hitz egitea.
Dokumentazioa
Espedienteen tramiteak ezkonberri bakoitzak egingo ditu bere parrokian. Horren ondoren, Deustuko San Pedro Parrokiara hurbildu beharko dira dokumentazioa bertan lagatzeko. Espedienteetan ezkonberri bakoitzaren datuak azaldu beharko dira. Behin San Pedron kudeaketa eginda, ezkonberriak Deusto Campus-era ekarri beharko dituzte dokumentuak.
Musika eta loreak
- Musika (abesbatza, organista…) ezkonberriek antolatu beharko dute.
- Lore dekorazioa apala izango da eta ezkonberriek beren kontura antolatu beharko dute. Lore-dendakoek enkargua bezperan hurbildu dezakete (16:00-19:30)
- Ezin da arrozik, petalorik edo bestelakorik bota.
Gastuak
Deustuko Kapera Gotikoa alokatzearen eta Deustuko San Pedro Parrokian dokumentazioa kudeatzearen prezioa 300 €-koa da.