Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Eusko Legebiltzarreko simulazioa

Eusko Legebiltzarreko simulazioa

Proiektu hau eztabaida taldean parte hartzen duten ikasle batzuen ekimena da, Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenari esker gauzatua. Aukera aparta da gure erakundeen lan politikoa eta juridikoa ezagutzeko, proiektuaren antolaketan eta garapenean parte hartzaile eta/edo boluntario izanda.

Antolakuntzaren egitura

Simulazioak jarduera parlamentarioa islatuko du, egitura honen arabera:
1. Aldez aurreko fasea: irailetik azarora.

  • Emandako baliabideak lantzea.
  • Parte hartzaileak gehituko dira izena ematen duten heinean.

2. Aurrez aurreko simulazioa: azaroaren 20tik 23ra.

  • Azaroak 20: Ganbera osatzea.
  • Azaroak 21: Eztabaidak batzordeka.
  • Azaroak 22: Osoko bilkura, Eusko Legebiltzarraren egoitzan.
  • Azaroak 23: Osoko bilkura Deustuko Unibertsitatean.

 Zehaztasun gehiago aurki ditzakezu Araudian.

Araudia