Deusto Campus Elkartasuna eta Fedeak nazioarteko auzolandegien eskaintza egiten du 2015eko udarako, Perún, Kenyan, Txilen eta Indian. Auzolandegia udako oporrak pasatzeko bestelako era bat da, gizarte proiekzioa duen zeregin batean konprometitzen zaituen jarduera bat. Elkartasuna, partaidetza eta gizarte erantzukizuna dira funtsezko balioak.
Beste komunitate eta herrialde batzuetako gazteak ere ezagutuko dituzu, toki eta kultura berriak. Ikasketen osagarri den prestakuntza hartuko duzu eta, batez ere, mundu hobe baten aldeko ekarpentxoa egingo duzu.