Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Unibertsitateko gizarte boluntario lana

Hainbat GKE eta gizarte erakundetan parte hartzeko aukera ematen dizuegu, honako proiektu eta taldeen inguruan:

  • Herritar izaera ugaria, inklusiboa eta parte hartzailea sustatzea.
  • Prestakuntza eta astialdia etorkinekin.
  • Hezkuntzako eta Garapenerako Lankidetzako laguntza.
  • Baliabiderik ez duten pertsonentzat elikagaiak eskuratzen laguntzea.
  • Astialdia pertsona nagusiekin, zahartze aktiboa eta positiboa sustatzeko.
  • Aisia, prestakuntza eta astialdia, askatasun gabezia bizi izan duten pertsonekin.
  • Ospitaleratuta dauden pertsonei laguntzea.
  • Aisia eta astialdia adimeneko desgaitasuna duten pertsonekin.
  • Buruko gaixotasun larria duten pertsonei laguntzea.
  • Gizarte egoera ahulean dauden haurrei eskolako laguntza ematea.
  • Aisia hezitzailea gizarte inguru ahuletan bizi diren haurrentzat.
  • Egoera ahulean dauden pertsonen lanbideko prestakuntzan laguntzea.
  • Laguntza eta prestakuntza eskaintzen dizkizuegu, unibertsitate giroko boluntario bati dagokion espiritu kritikoa sustatzeko.
     

Nazioarteko boluntariotza

  • Unibertsitatea + Garapena: Unibertsitatea + Garapena programa edo taldean parte hartzeak aukera ematen du boluntariotzako hainbat proiektutan parte hartzeko hegoaldeko herrietan, udako oporretan zehar.
  • Boluntarioen Europako zerbitzua: Unibertsitateko Gizarte Boluntario programan edo/eta EkoDeusto-Gizarte eta ingurumeneko boluntariotzako lanean konpromisoa hartua duten pertsonek Europa mailako gizarte boluntariotzan eta/edo ingurumenekoan har dezakete parte.
     

Auzolandegiak

Uda heltzean, gizarte eta ingurumen arloko boluntario laneko auzolandegietan parte hartzeko aukera ematen dizugu, Espainia eta nazioarteko hainbat lekutan.

Alboan

ALBOAN Loiola probintziako (Euskal Herria) Jesusen Lagundiaren GKEa da. Ikasturtean zehar parte hartzeko proposamen eta kanpainen berri emango dizuegu, zuen laguntza beti baita horretan funtsezkoa.


Loiolaetxea

Kartzelatik ateratzen diren pertsonentzako eta etorkinentzako harrera-etxea. Loiolaetxea gizarteratzeko harrerako elkartea da, jesulagunek eta laikoek bideratua.

Kanpainak eta ekitaldiak

Ikasturtean zehar, parte hartuko dugun kanpaina eta ekitaldien berri emango dizuegu. Hona hemen adibide batzuk:

  • Ikasleen olinpiada solidarioa. Azaroaren 5etik abenduaren 5era izaten da, unibertsitateko ikasketa geletan. Gela horretan lan egiten duzun ordu bakoitzeko, hainbat babeslek (Europako Erkidegoak, esaterako) euro bat emango dute Coopera GGKEak laguntzen dituen hezkuntzako proiektuetarako (Kongo, Ekuador, Haiti...).
  • Bidezko merkataritzako kanpaina. ALBOAN- Kidendaren bidez, hegoaldeko herrialdeetako ekoizleei lan-baldintza eta soldata duina bermatuko dizkien merkataritza mota baten alde egiten dugu lan.


Hezkuntzaren aldeko munduko kanpaina

Goi mailako irakaskuntza zentro garen aldetik, uste osoa dugu hezkuntza dela garapenaren funtsezko eragilea. Hainbat proposamenen bidez (hitzaldiak, narrazio lehiaketak, erakusketak, dinamikak, mahai-inguruak), hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzen dugu pertsona guztientzat.

Taldeak eta elkarteak

Herritartasun parte hartzailea sustatu nahi dugu, unibertsitateko elkartean sortzen diren taldeko ekimenak babestuz: ANIMO, Unibertsitateko Elkartasunerako Elkartea. Elkarte hau unibertsitateko elkarteko kideek osatzen dute eta baliabiderik ez duten pertsonen ikasketak finantzatzen ditu Txaden, Perun eta beste herrialde batzuetan, euren gizarte eta herrialdeei garatzen laguntzeko profesionalak izan daitezen.

Harremanak

Tweets por @deustocampus