HELBURUA:
Eguneroko erabakiek/ekintzek tokiko kontsumoan nahiz globalean duten eragina eta garapen jasangarriaren helburuen mugak ulertzea.
EDUKIA:
- 1., 2.,4., 5., 7., 12., 13. eta 15. Garapen Jasangarrien Helburuen azalpena.
- Gure inguruko GJH horrekin lotutako problematika nagusia eta aurre egiteko tresnak.
- Beren lanarekin GJHak errealitate hurbilago bat izan daitezen laguntzen duten erakundeak ikasleei ezagutaraztea.
- Amaierako hausnarketarako dinamika.
METODOLOGIA
Prestakuntza saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta azalpen teorikoak garatutako kontzeptuekin lotutako ariketa eta/edo adibideekin konbinatuko dira.
Data: 2022ko maiatzaren 3an eta 5ean
Ordua: 15:00etatik 17:00etara
Modalitatea: aurrez aurrekoa
ECTS: 1
Parte-hartzearen ziurtagiria
Materialak ematea
Ohar garrantzitsua: ECTSaren aitorpena lortzeko, ikastarora joateaz gain, maiatzaren 12an Deustuko Unibertsitatean GJHen inguruan egingo diren jardueretako batzuetan parte hartzea ere beharrezkoa izango da, eta horien berri emango da memorian.
Plaza mugatuak