“Sasoi ikaragarria!” –zioen Einsteinek–“Errazagoa da atomo bat desintegratzea aurreiritzia baino”
Aurkezpena
Aurreiritziek, estereotipoek eta zurrumurruek distortsionatu egiten dute errealitatea ulertzea eta diskriminazioaren eta gizarte bazterketaren jatorri dira. Gorrotoaren diskurtsoa hauspotzen duten mezuen oinarria ere badira eta zuzenean eragiten diote gure elkarbizitzaren kalitateari eta norbanakoen eta gizartearen ongizateari. Zurrumurru horiek geldiaraztea, estereotipoen aurka borrokatzea funtsezkoa da gizarte integratuagoa, kohesionatuagoa eta aukera berdintasuna duen herritartasuna lortzeko. Denon ardura da, bai, jakina!
Prestakuntza eskaintza honen bidez, gure eguneroko bizitzan zurrumurruen eta estereotipoen kontra borrokatzeko jarraibideak eta tresnak eman nahi ditugu.
Edukia:
- Zurrumurruak, aurreiritziak, estereotipoak: zertaz ari gara?
- Desberdinen arteko bizikidetza.
- Migratzaileek jasaten dituzten zurrumurruak eta estereotipoak.
- Zurrumurruen eta estereotipoen kontra borrokatzeko jarraibideak eta estrategiak: funtsezko argudioak.
- Gorrotoaren diskurtsoa eta gorroto-delitua.
Hizlaria: Carlos Romera Antón. Legelaria, gizarte hezitzailea eta zigor eta elkarte arloko bitartekaria. Aditua justizia errestauratiboan eta gatazken ebazpenean.
Datak: martxoak 3, 10, 17 eta 24, 15:30-18:30
Prezioa: 10 euro.
Prestakuntzan erabiltzen den materiala eta parte hartu izanaren agiria ematen dira, eta 1 ECTS aitortzen da.