Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Formación

Diziplina positiboa: funtsezko tresna adingabeekin lan egiteko

Umeekin eta nerabeekin lan egitea beti da erronka. Eta edozein jardueratan, ludiko,
akademiko edo kiroletakoetan, arauak daude. Adingabe talde bat egoki kudeatzeko, mugak
ipintzen jakin behar da eta, aldi berean, harreman lotura samurrak sortzeko gai izan behar da.


Diziplina positibo edo hezitzailea adingabeen kontrola eta agintea mantentzeko metodo berri bat da, zigorretara jo gabe. Arau hauste bakoitza aukeratzat hartzen da garrantzizko zerbait ikasteko. Azken helburua da umeak eta nerabeak autoestimu, autonomia eta autokontrol aldetik haztea.

HELBURUA:
Eguneroko gatazken kudeaketa eraikitzailerako tresnak erabiltzeko beharrezko elementuak
jasotzea.

EDUKIA:

  • Gatazkak, iskanbilak, arazoak... Zeri buruz ari gara hizketan?
  • Gatazkari ematen zaion erantzuna.
  • Komunikazio eraginkorrerako tresnak.
  • Interesetan oinarritutako negoziazioa.
  • Bitartekaritza.


METODOLOGIA
Metodologia esperientzial, dinamiko eta parte hartzailea erabiltzen da, “irakaskuntzarena”
barik “ikaskuntzaren” dimentsioa indartzen duena, talde-lana eta esperientziak trukatzea
sustatzen duena, trebetasun eta abilezia praktikoak eskuratzeko oinarri gisa.
Prestakuntza saioak teoriko-praktikoak izango dira: azalpen teorikoak eta ariketak eta/edo
adibideak bateratuko dira garatutako kontzeptuen inguruan.

Ikastaroa Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroarekin batera ematen da.

Datak: 2022ko martxoak 14, 17, 21, 24 eta 28.
Ordua: 15:00 - 17:30
Modalitatea: Presentziala
ECTSak: 1
Parte hartu izanaren agiria
Materialak ematea

Toki kopuru mugatua

Contacto

Tweets por @DeustoCampus