Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Konpromisoa

Alfa arra desmuntatzen: Harremanetarako bide berrietarantz

Ikastaro honi esker, gure gizartean nagusi den rol maskulinoari buruz hausnartu ahal izango dugu. Genero harremanez hitz egingo da eta harreman horiek zelan markatzen duten gure bizitza.

Edukia

  • Azaroak 16 (3 ordu): atal teoriko-praktikoa. Eduki teorikoak era dinamikoan jorratuko dira, ikastarora datozenen parte hartzea sustatuz.
  • Azaroak 17 (3 ordu): bisitaldia. Harremanetan gaude San Inazioko emakumearen moduluarekin bisitaldi bat egiteko. Han, argazki erakusketa bat bisitatuko dugu maskulinitate berriei buruz, zentroak zelan funtzionatzen duen ezagutuko dugu eta modulutik ematen diren aukera desberdinak ikusiko ditugu.
  • Azaroak 18 (3 ordu): mahai-ingurua. Bezperan jorratutako gaiak eztabaidatuko dira. Maskulinitate berrien taldeetan lan egiten duten pertsonak izango ditugu, gaia ondo ezagutzen dutenak.

Metodologia:

Ikastaro teoriko-praktikoa da. Gaiaren inguruko adituak izango ditugu, maskulinitate berriak jorratzen dituzten talde batzuk ezagutuko ditugu eta berdintasunaren inguruan lan egiten den tokietariko bat bisitatuko dugu.

  • Data: Azaroak 16, 17 eta 18.
  • Ordutegia: Azaroaren 16an eta 17an, 16:00etatik 19:00etara. Azaroaren 18an, ostegunean, 17:00etatik 20:00etara.
  • Modalitatea: Presentziala
  • ECTS: 1

Contacto

Tweets por @DeustoCampus