Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Konpromisoa

Muga ikusezinak

Jarduera honen helburu nagusia da beste kultura eta tradizio erlijioso batzuetako gazteekin dibertsitatean bizitzea, konpromiso komun baten bila: herritartasuna, eta herritartasun inklusiboa eta ez baztertzailea iristea. Migrazio, trantsitu prozesuari hasiera zerk eragiten duen landuko dugu eta zein egoeratan dauden pertsonak harrerako herrialdean, kasu honetan, Estatu Espainiarrean. Esperientzia Unibertsitatean ostoralean egiten den bazkariarekin hasiko da eta, gero, Arrupe Etxean jarraituko du. Larunbatean, marokotar jatetxe batean bazkalduko dugu eta Meskita bat bisitatuko dugu Bilbon. Kalean bizi diren gazteentzako neguko aterpetxe batean hartuko dugu ostatu.
Lo-zakua, norberaren garbitasunerako gauzak eta arropa erosoa behar da. Jardueraren oinarrian bizikidetza eta gazte etorkin eta ikasleekin partekatzeko espazioak sortzea dago.

Kostua: 20 euro. Jatorduak eta ostatua barne.
Data: azaroaren 29tik abenduaren 1era.

Eman izena
 

Contacto

Tweets por @DeustoCampus