Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

Boluntariotza

Irailaren 26an, Deustuko Unibertsitateak, Boluntarekin batera (Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako Agentzia), BOLUNTARIOTZA AZOKA antolatu du , laugarren urtez jarraian.

Azokaren asmo nagusia da elkartasunaren eta gizarte partaidetzaren balioak zabaltzea, unibertsitateko elkarteak boluntariotzako erakundeek egiten duten lana ezagutzeko espazioa eskaini eta boluntariotzako programaren batean parte hartze aktiboa izatea planteatzeko aukera izateko.
Azokan Bizkaiko boluntariotzako 50 erakunde baino gehiago egongo dira. Erakundeen standez gain, aldi bereko jarduerak ere egongo dira (hitzaldiak, tailerrak, etab.), boluntario lanean diharduten erakundeen lana eta gure gizarteko zer beharrizani erantzuten dioten sakonago ezagutzeko.
Ekimena UNIKIDE programaren garapenaren barruan dago kokatuta. 2011tik ari dira Bizkaiko unibertsitateak eta Bolunta Unikide programa hori garatzen, unibertsitateko elkartearen gizarte partaidetza sustatzeko eta unibertsitateko esparrua elkartasun, gizarte konpromiso eta herritartasun aktiboko inguru izan dadin bultzatzeko.
Programaren babesleak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Boluntariotzaren Euskal Kontseilua dira.

Unibertsitateko Gizarte Boluntariotza
Hainbat GKE eta gizarte erakundetan parte hartzeko aukera ematen dizuegu, honako proiektu eta taldeen inguruan:

Laguntzako eta eskola-integrazioko unibertsitateko boluntario lana:
Taldean lan egiten da, laguntza emozionala emateko eta ikasten laguntzeko haur eta gazteei, horrela gelan eta gelatik kanpo duten motibazioa pizteko eta ikasketetan aurrera egiteko. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Ospitaleetako animazioko unibertsitateko boluntario lana:
Ospitaleetan dauden haurrei jolas eta mintegien bidez laguntza eman nahi die talde honek (toki kopuru mugatua). Astean arratsalde bateko konpromisoa.

Pertsona nagusiei laguntzeko unibertsitateko boluntario lana:
Talde hau nagusien bakardadea arintzen saiatzen da, boluntarioen lanaren bidez. Gizarte mailako babesa eta arreta ematen dute.

Osasuna sustatzeko unibertsitateko boluntario lana (DU):
Talde honek bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzen ditu eta sentsibilizazioko kanpainak antolatzen ditu Deustuko Unibertsitatean.

Sentsibilizazioko unibertsitateko boluntariotza (Deusto Elkartasuna):
Unibertsitatean zenbait kanpainaren bidezko sentsibilizazioa sustatzen du. Unibertsitate barruko konpromisoa, aldaketaren eragile izateko.

Desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko unibertsitateko boluntario lana:
Talde honek bazterkeriaren kontrako lanean prebentzioa egin nahi du eta arazoari irtenbidea eman, gizarteratzea sustatuz. Boluntario lana aste barruan edo asteburuetan egiten da.

Gizartean baztertzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko unibertsitateko boluntario lana:
Gizartean baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden taldeengana hurbiltzea (atzerritarrak, pertsona nagusiak, presoak, etab.), oinarrizko zerbitzuekin batera lan eginez eta gizarteratzea sustatuz.

Elkarte, fundazio eta GKEetan egiten da lana.Garapenerako lankidetzako unibertsitateko boluntario lana:
Talde honek hezkuntza programak, bidezko merkataritza, ingurumena, pobreziaren kontrako borroka maila globalean sustatzen ditu. Prestakuntza eta ekintzetan parte hartzeko aukera eskaintzen da.

Ingurumeneko unibertsitateko boluntario lana:
Talde honetan ingurumena zaintzea bultzatzen da, sentsibilizazio kanpainen bidez eta ingurumenaren kontrako ekintzak salatuz. Bizkaian egiten diren ingurumeneko ekimenetan parte hartzeko modua eskaintzen da.

Adikzio eta menpekotasun kasuetan laguntzeko unibertsitateko boluntario lana:
Familiengana hurbildu, gizarteratzeko programak bultzatu eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dira, pertsona hauen egoera hobetzeko. Elkarteetan, fundazioetan edo unibertsitatearen barruan lan egin ahal izango da.

Giza eskubideetako unibertsitateko boluntariotza:
Talde honek giza eskubideak babestu eta sustatzen ditu, Unibertsitatearen barruan antolatutako jarduera eta kanpainen bidez. Interesa dutenek gai hau jorratzen duten elkarteak eta GKEak ezagutu ahal izango dituzte.

Irakurketa partekatuko unibertsitateko boluntario lana:
Talde honek irakurketa partekatzen du gazte eta haurrekin, banan-banan, ikastetxeetan. Eskola-orduetan. Euskaraz eta gaztelaniaz egiten da irakurketa.

Auzolandegietako boluntariotza (udan):
Uda heltzean, gizarte eta ingurumen arloko boluntario laneko auzolandegietan parte hartzeko aukera ematen dizugu, Espainian eta nazioarteko leku askotan. Izena emanda, datu base batean sartuko zara. Bertatik informazioa bidaliko zaizu, eskaintza dagoenean. Argitaratu ahala, izena eman beharko duzu interesatzen zaizkizun eskaintzetan.
 

Contacto

Tweets por @DeustoCampus