Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Elkartasuna

El impacto de nuestro consumo en la crisis climática

Klima aldaketa fenomeno global konplexua da, ikuspegi eta esparru ugari dituena. Kasu honetan, zehazki, mendebaldeko gizarteetako pertsonen eguneroko bizimoduan duen eraginera hurbildu nahi da, “herrialde garatuetako” pertsonen bizimodura, hain zuzen.
Baliabide naturalen eta sortzen diren hondakinen gaineko presioa murriztea funtsezkoa da, egungo beharrizanak asetzeko eta etorkizunekoak arriskuan ez jartzeko. Gure eguneroko ekintzek ingurumenean eta gizartean duten eraginaren diagnostikoa egitea funtsezkoa da herritarrak ahalduntzeko, kontsumitzen dugunaz edo ez dugunaz ohartzeko eta irtenbidean eragiteko, herritar eta kontsumitzaile gisa.

HELBURUA:

Gure eguneroko bizitzako ekintzek dituzten ondorioak ulertzea, horien inguruan hausnartzea eta jarrera kritikoa izatea, funtsezko hiru zutabe hartuta: elikagaiak, hondakin plastikoak eta arropa.

EDUKIA:

  • Elikagaien arazoa: janaria bota egiten dugu beste batzuk gosez bizi diren bitartean?
  • Elikatzea eskubidea da, osasuna edo hezkuntza bezala?
  • Plastikozko uharteak planetan, nondik datoz ? Nora garamatza kontsumo horrek?
  • Birziklatzea da irtenbidea? Ekonomia zirkularra: sarrera
  • Oihalgintza (fast fashion): ingurumenean eta gizartean duen eragina
  • Geldi gaude denok ala badaude mundua aldatzeko asmoa duten pertsonak?

METODOLOGIA

Prestakuntza saioa teorikoa eta praktikoa izango da. Azalpen teorikoak eta adibideak uztartuko dira garatzen diren kontzeptuen inguruan. Solasa eta denen arteko hausnarketa sustatu nahi da.

Ikastaroa Enraíza Derechos GGKEak eskainiko du.

  • Data: 2020ko abenduak 3
  • Ordua: 15:00etatik 17:30era. 17:30ean Berraktibatu + programa aurkeztuko da.
  • Modalitatea: Online
  • Parte hartu izanaren agiria
  • Materialak ematea

Contacto

Tweets por @DeustoCampus