Eliza Sarean hausnarketa, elkarrizketa, heziketa eta dibulgazio eremuak sortzea helburu duen proiektua da, elizak sarean duen izaerari buruz. Bizkaiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean dihardute ekimen honetan, antzematen eta azpimarratzen ditugun errealitateei erantzuteko. Hona hemen errealitateak:
- Gizarte digitala deiturikoak planteatzen dizkigun erronkak.
- Hizkuntza berrien eta elizaren presentzia berrien beharra.
- Apezpikuen Sinodotik gazteriaren inguruan azaltzen diren deiak.
- Elizaren presentzia eskasa sareetan, gure inguru hurbilean bereziki.
- Elizan lankidetzarako bide berriak bilatzeko deia.
- Alor honetan dagoen heziketa beharra.
- Espazio horiek proposamen malgua eskaintzen digute, erakarri nahi ditugun taldeak kontuan hartuta. Ahalik eta jende gehien gonbidatzen dugu, horien artean hurrengo taldeak:
- Eliza-animatzaileak: Pastoraltzako agenteak nabarmentzen ditugu hemen, bereziki. Proposamen erraz eta erabilgarria helarazi nahi diegu sareen erabileran hausnartzeko.
- Eliza-mugimenduak: Bereziki nabarmentzen ditugu gazteekin zuzenean lotuta daudenak: Euskal Herriko Eskautak eta aisialdiko beste talde batzuk. Monitoreei eta talde-animatzaileei helarazi nahi dizkiegu lanean lagungarriak izango zaizkien zenbait gako, bai haien taldearekin, bai erabiltzaileekin baliagarri izango zaizkienak komunikazion.
- Hezitzaileak: Bizkaian Kristau Eskola da heziketa kristauaren erreferentea, elizbarrutiko ikastetxeetan. Proposatu nahi diegu agente biderkatzaile izateko gizartean.
- Gaian interesatuta dauden pertsonak, fedeak bultzatuta edota hausnarketa digital eta soziologikoak eraginda.
- Unibertsitateko elkartea.
Eginkizun horretarako eta komunikazioa eta elkar ulertzea errazteko, ahalik eta kanalik gehienetan egon nahi dugu. Lehen kanala birtuala da. Gure Instagram kontua jarraitzera gonbidatzen zaituztegu: @elizasarean
Halaber, Deustuko Unibertsitatean biltzeko eta eztabaidatzeko espazioak izango ditugu. Kontsultatu Eliza Sarean-en Topaketa eskaintza web orrialdean.
Zalantzarik izanez gero edo zerbait komentatu nahi izanez gero, idatzi gure helbide elektronikora: elizasarean@gmail.com. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.
Eliza Sarean formakuntza
https://nestorartola.wixsite.com/nestorartola
Eliza Sareko argazkiak
SAREAN EBANJELIZATZEA. NOLA ETA ZERGATIK?
Podcasts
¿Qué es el proyecto de Eliza Sarean - Iglesia en Red? Entrevista a Néstor Artola