Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 05Donostiako Campusa

INNOVAEren eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetza, 4.0 industriari lotutako "errealitate birtual eta areagotuan" sakontzeko

Deusto Business Schooleko ikasle talde bat, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eta “Digital Business Skills” titulu propioa ikasten ari direnak, INNOVAE enpresa bisitatzen izan dira. INNOVAEk 4.0 Industriarentzat erakundeen esparru kritikoetan, esate baterako, prestakuntzan, mantentze lanetan edo prozesuen kontrolean, aplikatzeko errealitate areagotuari eta birtualari lotutako neurrirako soluzioak garatzen ditu. Bisitan, errealitate areagotuaren eta birtualaren teknologiara hurbiltzeaz gainera, ikasleek INNOVAEk mundu mailako industria enpresa ezagunentzat –horien artean, ABB, Mercedes-Benz edo Arcelor Mittal– garatu dituen aplikazioak ezagutu ahal izan dituzte. Gainera, ikasleek murgiltze esperientziak egin ahal izan dituzte, INNOVAEk Zuatzu Enpresa Parkeko egoitza nagusian dituen simulagailuekin.

INNOVAEk tinko babesten du ekintzailetza eta startupen sorrera, oparotasun ekonomikoa eta berrikuntza sortzeko bide nagusietako bat direla uste baitu. Horretarako, Eywa Space venture builderra du, errealitate areagotuan eta birtualean espezializatutakoa. INNOVAEk eta Deusto Business Schoolek urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, enpresarentzat interesekoak diren ekimenen inguruko Gradu Amaierako Lanak proposatuz. Elkarlan horri lotuta, ikasturte honetan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko 10 ikaslek Gradu Amaierako Proiektuak errealitate birtuala ustiatzeko negozio ekimenen esplorazio disruptiboen inguruan egingo dituzte.

Deusto Business Schoolek INNOVAE eta teknologia potentzial handiko beste enpresa batzuekin dituen lankidetza akordioei esker, ikasleek 4.0 industriari lotutako informazio eta komunikazio teknologietan sakontzeko aukera dute (gehikuntzako fabrikazioa, gauzen internet, errealitate areagotua, machine learning...). Teknologia ezagutzeaz gainera, bere aplikazio errealak eta potentzialak landuko dituzte eta negozio potentzialen abantailak, aukerak eta balioa aztertuko, bai eta erakundeetan duen eragina eta eraldaketa ere.