Beren kasa etxebizitza bilatu nahi duten pertsonei libre dauden etxebizitzen edo gelen informazio eguneratua emango zaie. Nolanahi ere, Unibertsitateak ez du horretan inongo erantzukizunik. Informazioa ostatu zerbitzuaren bulegoan jasoko da edo posta elektronikoz ere eska daiteke zuzenean: sserrats@deusto.es Informazioa pisuen jabeek ematen dute zuzenean eta beste batzuetan, agentziek. Iragarki bakoitzeko informazioan ikusi ahal izango duzue horren inguruko informazioa.
Lehenengo egunetan, ostatua adostu gabe baduzue, hostal, ostatu edo hotelen batean lo egin beharko duzue, zuen gustuko pisu bat aurkitu arte.