Buddy Programme 2009-10 ikasturtean jaiotzen da, Deustoko unibertsitatean egonaldi akademikoa egiten duten bertako eta nazioarteko ikasleen arteko harremana zein elkarrekintza sustatzeko eta bultzatzeko asmoz.
Programa honen bitartez bertako ikasleek beste jatorri eta kultura batzuetako ikasleak ezagutzeko aukera izaten dute, eta horrek, haien esperientzia unibertsitarioa, nazioartekoa eta batez ere, esperientzia pertsonala zabaltzea eta aberastea ahalbidetzen die. Horrez gain, bertako zein nazioarteko ikasleen murgiltze kulturalari mese egiten dio programak.
Programaren barruan bi rol mota aurki daitezke:
- Big Buddy: Deustoko Unibertsitateko bertako ikasleak
- Buddy: Nazioarteko ikasleak
Kontaktua: buddyprogram.ss@deusto.es
BUDDY PROGRAM BIRTUALA
Deustoko Unibertsitateak programa hau formatu birtualean ere eskaintzen du, interesa duten horiek esperintzia on-line bizitzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Kontaktua: virtualbuddy@deusto.es
Tokiko ikasleentzako informazioa - Big Buddy
Virtual Buddy Program International students
Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan:
Instagram Deusto International