Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ostatua eta harrera

Bisa motak

Europar Batasuneko herritarra ez bazara, Espainian 3 hilabete baino gehiago ikasteko, Ikasketa Bisa beharko duzu. Egonaldiaren iraupenaren arabera, Ikasketa Bisa mota bi daude:

  • 6 hilabetekoa/180 eguneko iraupenekoa, 6 hilabetetik gorakoak ez diren egonaldietarako. Ikasleak ez du eskubiderik izango Espainian atzerriko identifikazio txartela eskuratzeko.
  • 90 eguneko iraupenekoa, 6 hilabetetik gorako egonaldietarako. Harrerako herrialdera iritsita, ikasleak atzerritar identifikazio txartela eskatu beharko du.

Garrantzitsua: Espainiara helduta, ezin da 180 eguneko ikasketa bisa aldatu eta sarrera anitzeko edo Espainian iraupen luzeagoko bisa egin.
Bisak jatorrizko herrialdean edo legezko egoitzako herrialdean baino ezin dira eskatu.

Bilboko campuseko harremanetarako: acogida@deusto.es
Donostiako campuseko harremanetarako: sserrats@deusto.es

Bisa tramitatzea

Hautatutako programan onartua izan bazara, jatorrizko herrialdeko Espainiako kontsulatuarekin jarri beharko zara harremanetan, berehala, Ikasketa Bisa eskuratzeko beharrezko betekizunen eta agirien gaineko informazioa jasotzeko.

Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webean eskuratu dezakezu etxetik hurbilen duzun espainiar kontsulatuari buruzko informazioa.

Bisa eskatu eta zenbait aste edo hilabetera eskuratuko duzu bisa bera. Horrenbestez, hobe da kontsulatuarekin ahalik eta lasterren harremanetan jartzea; izan ere, baliteke uztailean eta abuztuan izapideak urteko beste aldi batean baino geldoago egitea.

Bisa eskuratzeko behar den dokumentazioa

  • Pasaportea; Espainian emango den denboran eta hurrengo sei hilabeteetan, behintzat, indarrean egon beharko du.
  • Harrerako unibertsitateko programarako onarpen gutuna; bertan, zein ikasketa egingo diren eta noiz egingo diren ikasketa horiek agertu beharko dira.
  • Ostatua hartu izanaren baieztapen gutuna.
  • Aseguru mediko pertsonalaren kopia.
  • Ikasleak Espainian ikasten dagoen bitartean bere mantenurako gaitasun ekonomiko nahikoa duela egiaztatzen duen agiria (jaso dituen beken agiriak, adibidez).
  • Azken 5 urteetan bizi izan den herrialdeetan zigor aurrekaririk ez duela egiaztatzen duen agiria (6 hilabetetik gorako egonaldietarako baino ez).
  • Osasun ziurtagiria. (6 hilabetetik gorako egonaldietarako baino ez).
  • Argazki txikiak.
  • Tasa akademikoen ordainagiria.
  • Ikasketa programari buruzko informazioa.
  • Hegazkin txartelaren erreserba.