ODOL-EMATEAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
Osasun, Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzuak gogorarazten du odol beharrizana beti dagoela; hori dela eta, odola ematea bezalako elkartasun ekintza altruista eta borondatezkoak sustatzen ditu.
Horretarako, Odol-emaileen Elkartearekin batera hitz egin eta aztertzen da zein data izan daitekeen egokiena odola emateko, zer estrategia erabili, non kokatu autobusa eta zelako zabalkundea egin iragarki-tauletan.
Animatu egin nahi dugu unibertsitateko elkartea odol-ematea bezalako elkartasun keinuak egiten, asko baitira behar dutenak eta gutxi eskaintzen dugunak.Elkartasun “zaina” baduzu, zu ere gurekin zaude!
- Bilboko campusa
- Kokalekua: autobusa Ingeniaritzako kafetegiaren ondoko plazan egongo da.
- Donostiako campusa
- Kokalekua: Odol-emateak Arrupe eraikineko 108. eta 114. geletan egin ahal izango dira.
Hilean behin. Goizeko 9etatik ordu 2ak arte
HEZUR-MUIN EMAILEAK
Osakidetzak badu protokolo bat hezur-muin emaile izateko. Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:
Bizkaia: 94 403 36 01 (Bizkaiko Transplanteen Koordinazioa)
Gipuzkoa: 943 00 70 00 (Gipuzkoako Transplanteen Koordinazioa)
Edo, bestela, jo Osakidetzaren webgunera