Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Dream BigDeustuko Unibertsitatean egingo duzun egonaldia ona izan dadin nahi dugu eta tarte horretan ezer ez dadila zure helburuak lortzeko eta nahi duzuna lortzeko oztopo izan. Horregatik, Unibertsitateak hainbat baliabide jartzen dizkizu eskura Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuan.

 Unibertsitatean ikastea asebetegarria eta pizgarria izan daiteke. Interesatzen zaizkizun gauza asko ikasi ahal izango duzu, lagun berriak egin, ikuspuntu desberdinak ezagutu, esperientzia berriak bizi eta helburu pertsonal eta profesional berriak identifikatu, etorkizunean gidari izango dituzunak.
Baina Unibertsitateko ingurura egokitzeak erronka handiak ekar ditzake: talde berrietan txertatu, lan karga kudeatzen ikasi, irakasgai bakoitzaren eskakizunak bete edo eraginkortasunez ikasteko modua hartu.
Zure motibazioa eta ahalegintzeko gaitasuna funtsezkoak izango dira bikain egokitzeko eta emaitza onak lortzeko; baina, horrez gain, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak hainbat baliabide ere eskaintzen dizkizu, Unibertsitateko egonaldiari etekinik handiena ateratzen laguntzeko.

 Nor da nire tutorea eta zertan lagundu nazake?

 

Harremanetarako

Orientazio zerbitzuaAvda. de las Universidades, 2448007 Bilbo
Edificio central
Despacho 354
Tel.:944 139 306sou@deusto.es