Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

¿Qué es el SOU?

Zer da Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua?

Unibertsitateko ikasle zaren aldetik, zerbitzu horren helburua da lagungarri izango zaizkizun baliabideak eskaintzea, errendimendu akademikoari begira emaitzarik onenak ateratzen laguntzea eta pertsona eta etorkizuneko profesional gisa garatzen laguntzea.

Ikaslearen eskura dauden zerbitzuak

  • Tutoreak unibertsitateko ikasle zaren bitartean lagun egingo dizu.
  • Aurrez aurreko lantegiak eta lineako baliabideak, denborari etekinik handiena ateratzen lagunduko dizute, unibertsitateko ikasle bizitzara ohiturak egokitzen.
  • Psikopedagogia eta psikologia zerbitzuak. Maila akademikoan edo pertsonalean sor dakizkizukeen zailtasunak gainditzen lagunduko dizuten profesionalak ditugu.

Zertan lagun diezazuke tutoreak?

Deustuko Unibertsitateko ikasle zarenez, tutore bat duzu esleituta hasiera-hasieratik. Tutore hori izango da erreferentziako pertsona unibertsitatean. Beti jo ahal izango duzu berarengana, zailtasun akademiko edo pertsonal bat duzunean, edo etorkizunaren inguruan dituzun kezkak partekatu nahi dituzunean.

Zelan jarri harremanetan tutorearekin?

Ikasturtean zehar, aukera izango duzu taldeko tutoretzetan berarekin egoteko. Baina banakako tutoretzak eskatzeko aukera ere izango duzu, hala nahi baduzu, gai zehatzagoak, zailtasunak edo kezkak aztertzeko.

Nortzuek osatzen dute Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua?

Psikologo eta pedagogo talde batek osatzen du zerbitzua, graduko eta graduondoko ikasleek unibertsitateko egotaldiari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko baliabideak eskaintzeko eta garapen pertsonal eta profesionala sustatzeko.

Equipo del Servicio de Orientación

  • Manuel Marroquín (Director del Servicio de Orientación Universitaria)
  • Iratxe Muñecas (Apoyo a dirección)
Bilboko Campus-eko taldea:
  • Silvia Martínez
  • Enrique Pallarés (consulta psicológica)
  • Onintze López de Letona
Donostiako Campus-eko taldea:
  • Patricia Espinosa
  • Leila Govillard (consulta psicológica)
SOU-aren laguntzaileak formakuntza lanetan:
  • Tomas Fañanas
  • Ignacio Gómez
  • Lucía Gorbeña
  • Josean Utrilla
  • Inés Zubeldia (Deusto Psych)
  • Alejandro Amillano

 

Harremanetarako