Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Zelan prestatu GrALaren defentsa

  • Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera
  • Hizkuntzak: Gaztelera eta Euskara

Epaimahai baten aurrean GrALa defendatzea zaila izan daiteke ikasle batzuentzat, batez ere, diskurtsoa antolatzen lagunduko dien jarraibiderik ez badute eta jendaurreko aurkezpen bat egiteak antsietatea eta emaitza txarra ateratzeko beldurra eragiten badizkiete.

Ikastaro honen helburua izango da GrALaren aurkezpen eraginkor bat egiteko kontuan hartu behar diren alderdiei buruzko orientazioa ematea ikasleei.

Ikastaroak GrALa aurkezteko gakoak eskaintzen ditu: transmititu beharreko mezua, formatua eta estiloa, zelan doitu informazioa denborara, estresa maneiatzea, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta zelan erantzun epaimahaiko kideen galderei.

Ikastaro hau gradu amaierako lanaren defentsa prestatu behar duten 4. eta 5. mailetako ikasleei dago berariaz zuzenduta.
 

Ikastarorako sarbidea

Harremanetarako