Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Estresaren kudeaketa eta azterketetako antsietatea

  • Iraupena: Ordu eta erdi (aldagarria)
  • Hizkuntzak: Gaztelera eta Euskara

Batzuetan, gure ikasleek denbora falta zaielako sentsazioa izan dezakete gaiak prestatzeko edo lanak amaitzeko. Horri gehitu behar diogu ebaluazioek sorrarazten duten antsietatea.

Gure ikasleak tentsio bereziko egoerei arrakastaz aurre egiteko prestatzea da helburua, porrot akademikoa saihesteko eta hobeto sentitzen laguntzeko.

Ikastaro honetan, estresa kontrolatzeko zenbait teknika ikasiko ditugu (arnasa hartzekoa eta lasaitzekoa), ikasleari azterketetako antsietateari edo beste egoera akademiko estresagarri batzuei aurre egiten laguntzeko. Bizitzako beste egoera batzuetan ere aplikatu ahal izango dituzte teknika horiek.

Harremanetarako