Deustuko Unibertsitateko ikasle zarenez, tutore bat duzu esleituta hasiera-hasieratik. Tutore hori izango da erreferentziako pertsona unibertsitatean. Beti jo ahal izango duzu berarengana, zailtasun akademiko edo pertsonal bat duzunean, edo etorkizunaren inguruan dituzun kezkak partekatu nahi dituzunean.
Nor da nire tutorea eta zertan lagundu nazake? from Universidad de Deusto - Deustuko Unibertsitatea - University of Deusto
Zelan jarri harremanetan tutorearekin?
Ikasturtean zehar, aukera izango duzu taldeko tutoretzetan berarekin egoteko. Baina banakako tutoretzak eskatzeko aukera ere izango duzu, hala nahi baduzu, gai zehatzagoak, zailtasunak edo kezkak aztertzeko.