Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Zer egin dezaket ondo egoteko?

Emozioen kudeaketa

Ongizatea kontzeptu zabala da, ondo, lasai eta egunari aurre egiteko kapaz sentitzearekin zerikusia duena.

EmocionesOngizatea kontzeptu zabala da, ondo, lasai eta egunari aurre egiteko kapaz sentitzearekin zerikusia duena.

Ongizate emozionala lortzeko oreka lortu behar dugu gure pentsamenduen, emozioen eta ekintzen artean. Hala ere, bizitzan zehar, egoera ugaritan pentsamenduek eta sentimenduek gorabeherak izango dituzte eta era askotako emozioak azaleratuko zaizkigu. Emozio horiei eusteak, ukatzeak edo haietatik ihes egiteak ez digu lagunduko, baina ezin gara begizta batean bezala sartu eta emozioen menpe egon.

Garrantzizkoa da egunero gure emozioak ateratzeko denbora hartzea, epaitu gabe, gero kudeatu eta egoki antolatu ahal izateko. Horrek egonkortasun emozional handiagoa emango digu, baretasuna emango digu eta eguneroko zereginekin jarraitu ahal izango dugu.

Zer egin emozioek gaina hartzen badigute une desegokian?

Umeek irakasten digute zelan maneiatu emozioak 

Zelan kudeatu ditzaket emozioak eraginkortasunez?

  1. Sentitzen ari garen emozioak ezagutu eta identifikatuz.
    Lehenengo urratsa gure emozioak egoki identifikatzen ari garen jakitea da. Batzuetan kosta egiten zaigu zer gertatzen zaigun identifikatzea eta egoki adieraztea. Sentitzen duzunari izena jartzeak eta emozioak ulertzeak lagundu egingo dizu zeure burua hobeto ezagutzen eta zergatik sentitzen zaren horrela jakiten. Zergatik sentitzen garen horrela jakiteko gai bagara, urrats handia emanda edukiko dugu gure emozioak erregulatzeko eta kudeatzeko, berdin dio emozioak positiboak ala negatiboak izan.
  2. Emaiozu baimena zeure buruari emozio guztiak sentitzeko, emozio horiek eta zeure burua epaitu gabe.
    Barru-barruan ukitzen zaituen zerbait baduzu, saiatu kontzientzia hartzen eta emozio horrekin konektatzen. Jarri arreta zeure buruan eta sentitzen ari zaren horretan. Ez da ezer gertatzen kezka, beldurra, bakardadea, herstura, nostalgia, haserrea, asperdura sentitzeagatik. Ariketa hori egiten baduzu konturatuko zara emozio positiboak ere sortzen direla: baikortasuna, elkartasuna, esker ona, altruismoa, errukia, etab. Ausartu zaitez azaleratzen zaizkizun emozio horiek guztiak aztertzen.
  3. Adieraz itzazu.
    Emozio horiek azaleratzen bazaizkizu, onartu itzazu zeure parte balira bezala, ito edo ezkutatu gabe. Une desegokian sortzen bazaizkizu, eutsi diezaiekezu (ez ito) eta itxaron egunaren barruan horien inguruan hausnartzeko eta adierazteko unea iritsi arte. Seinalatu gorputzeko zein tokitan agertzen den eta eman kolore eta intentsitate jakin bat. Gure emozioak egoki antzeman eta adierazten jakitea funtsezkoa da ongizate emozionala lortzeko. Ez ito emoziorik; egiten baduzu, ezin izango duzu aurrera egin.
  4. Adierazi idatziz zelan sentitzen zaren.
    Eguneroko bat idazten hasi zaitezke eta bertan jaso zure pentsamenduak eta animoa. Emozioen egunerokoa oso tresna baliagarria da emozioen kontzientzia garatu eta norbere burua ezagutzeko. Emozio positiboak eta negatiboak idatzi ditzakezu. Gainera, egunerokoak sentimenduak argitzen lagunduko dizu eta egoera erlatibizatzen.
  5. Partekatu lagunekin eta etxekoekin zelan sentitzen zaren.
    Sentimenduak positiboak zein negatiboak izan, beste batzuekin partekatzea beti da onuragarria. Emozio positiboak partekatzen badituzu, sentsazio positibo hori berritzeaz gain, beste pertsona batzuk egiten dituzu zure emozioen partaide. Emozio negatiboak partekatzen badituzu, aurre egiten diezu eta orekatzeko aukera gehiago izango duzu. Beste batzuekin emozioak partekatzen baditugu eta hitz egiten badugu, asaskatzen lagunduko digu, baina egoerak sortzen digun emozioaren inguruan beste batzuen ikuspuntuetara zabalduko gara eta geure buruari lagunduko diogu zailtasunak beste pertsona baten ikuspuntutik ikusten.
  6. Egin lasaitzeko edo meditazioko ariketaren bat.
    Lasaitzeak lagundu egingo dizu burua argitzen eta pilatuta duzun tentsioa arintzen, positiboago eta seguruago sentiaraziko zaitu. Meditazioak zeure buruaren kontzientzia handiagoa izaten laguntzen dizu, kontzentrazioa eta animoa hobetzen ditu eta errazago lo egiten eta loaren kalitatea hobea izaten laguntzen dizu. Lasaitzeko eta meditazioko tekniketan metodo ugari daude, baina ekina izan behar duzu. Hasteko, egunean 15 minutu egin ditzakezu; pixkanaka-pixkanaka ohitura bihurtuko duzu eta emaitzak nabarituko dituzu.

Uneren batean emozio negatiboek gainezka egiten dizutela eta egoera ezin duzula kontrolatu sentitzen baduzu, begiratu “Antsietatea eta estresa” atalean eskaintzen dizkizugun jarraibideak.

Zelan egin aurre emozio negatiboei idazketa espresiboaren bitartez