Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

 

tabla
Iraupena 6 aste (gutxi gorabehera)
Ikasle kopurua 30 gehienez (10 gutxienez)
Hizkuntzak Gaztelera eta Euskera
Kreditu-aitorpena 1 ECTS

Asertibitate eta gizarte trebetasun faltak gure ikasketetan, gure etorkizun profesionalean eta gure harreman pertsonaletan eduki dezake eragina.

Lantegi aplikatu honetan, honako jarduerak egin ahal izango dituzu:

  • Taldean, jarduera egoki egitea errazten edo eragozten duten alderdiak hobeto ulertu al izango dituzu.
  • Gizarte trebetasunak eta asertibitatea egoera simulatuetan praktikan ipini al izango dituzu.
  • Berariazko trebeziak zureganatu al izango dituzu, zure behar eta lehentasun pertsonalen arabera.

Lantegi honetan egingo diren dinamikak eta ekintzak honako alderdiak garatzera bideratuta daude:

  • Oinarrizko gizarte trebetasunak (zure burua aurkeztu, laguntza eskatu, besteak konbentzitu, barkamena eskatu, etab.)
  • Emozioen adierazpen eta antzematearekin erlazionatutako trebetasunak (norberaren eta bestearen emozioak antzematea, estimua adieraztea, desadostasuna erakustea, azalpenak eskatzea, etab.)
  • Taldeko egoeren ebazpen positiborako trebetasunak (ideiak partekatu, lasaitzen jakin, negoziatu, txantxei erantzun, taldeko presioari aurre egiten jakin, hizketa zail baterako norbere burua prestatu, taldeak baztertzen bazaitu moldatzen ikasi, etab.)

Eman izena!

Calendario de talleres y cursos

Harremanetarako