Tailerrez gain, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak beste ikastaro batzuk ere eskain diezazkizuke, maila akademikoan zein pertsonalean aurrera egiten laguntzeko.
Jarraian aipatzen diren arloetako batean edo kezka duzun beste batean prestakuntza jaso nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure tutorearekin.
Ikasketa-teknikak eta lan intelektuala
Ikastaro honen helburua ikasteko eta unibertsitatean lan intelektuala konfiantza eta segurtasun handiagoz egiteko estrategiak, teknikak eta trebetasunak irakastea da.
Arretaren eta kontzentrazioaren garrantzia landuko dugu, ulermena eta memorizazioa errazteko teknika espezifikoak edo informazioa egituratu eta antolatzeko jarraibideak ezagutuko ditugu, eskema edo mapa mentalak egitea, lan baten egitura sortzea, sintetizatzea eta abar.
Zure denbora hobeto kudeatu
Badago formularik gure denbora hobeto aprobetxatzeko?
Ikasturte honetan, denbora kudeatzeko gako eta estrategia batzuk emango dizkizugu, zure ikasketa-denborari etekinik handiena ateratzen lagunduko dizutenak, eta esparru akademikoan nahiz zure bizitzako beste esparru batzuetan aplikatu ahal izango dituzunak.
Badakigu taldean nola lan egin?
Talde bateko kide gisa lan egitea eta, gainera, modu produktibo eta eraginkorrean egitea da gaur egun gehien baloratzen den trebetasunetako bat, bai unibertsitatearen esparruan, bai lan-munduan; hala ere, ez da lan erraza.
Ikastaro honetan, lantalde eraginkor batean parte aktiboa izaten lagunduko dizuten alderdiak landuko ditugu.
Harreman pertsonalak, bizikidetza eta giroa ikasgelan
Gelan sortzen den giroa kide guztien araberakoa da. Gelako giroa eta bertan sortzen diren pertsonen arteko harremanak elkarbizitza eta ikaskuntza-prozesuaren garapena erraztu edo zaildu dezaketen elementuak dira.
Ikastaroaren helburua pertsonen arteko harreman osasuntsuak eta asertiboak sortzen lagunduko duten tresnak eta teknikak eskaintzea da.
Aurkezpen eraginkorrak nola egin
Gelan aurkezpenak egiterakoan ez zara seguru sentitzen? Beste pertsona edo lankide batzuen aurrean hitz egiteak urduritasuna, segurtasun eza eta nolabaiteko kezka sentiarazi diezaguke.
Ikastaro honen bidez, jendaurrean hitz egiteko zure teknikak hobetzen eta aurkezpen hobeak prestatzen lagun diezazukegu.
Azterketen aurreko estresa eta antsietatea kudeatzea
Azterketekin, lanekin agobiatu egiten zarela sentitzen duzu eta ebaluazioen emaitzetan pentsatzeak antsietatea sortzen dizu? Nerbio horiek kontrolatzen lagun diezazukegu.
Ikastaro honetan estresa kontrolatzeko teknika batzuk ikasiko dituzu, azterketen antsietateari aurre egiten lagunduko dizutenak eta beste bizi-egoera batzuetan ere aplikatu ahal izango dituzunak.
Nola prestatu GAL-aren defentsa
GAL-aren defentsa epaimahai baten aurrean egitea zaila izan daiteke, batez ere diskurtsoa artikulatzen lagunduko dizuten jarraibideak ez badituzu eta jendaurrean aurkezpen bat egiteak antsietatea eta emaitza txar bat lortzera beldurra sortzen badizu.
Ikastaro honen helburua GAL-aren aurkezpen eraginkor bat egiteko kontuan hartu beharreko alderdiei buruz orientatzea izango da.