Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak eskaintzen dituen lantegiak oso tresna baliagarriak iruditzen zaizkit bai ikasle bezala eta baita etorkizuneko profesional bezala. Garapen eta eduki aldetik interesgarriak dira, gainera hausnarketa sustatu eta gauzatzea ahalbidetzen dute, lehenago edo geroago. Eduki hori edozein ikasketaren programaren barruan egon beharko litzatekeela uste dut, gure formazioan zehar geureganatzen ditugun konpetentziak direlako; eta “aholku” batzuk izatea inoiz ez dago soberan. Kurtso horietara joatea gomendatzen dut, baita sortzen diren egoeretan haien burua eroso sentitzen dutenentzat ere, inoiz ez baitago soberan agian lehenago pentsatu gabeko teknika berriak ikastea.