Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak Arreta Psikologikoko Zerbitzua ere jartzen dizu eskura. Bertara jo ahal izango duzu ikaskuntza prozesu normala oztopatzen dizuten trabak gainditzeko laguntza behar duzula sentitzen baduzu, edo “zerbait txarto doala” uste baduzu eta zelan konpondu ez badakizu.
Honelako egoeretan jo dezakezu arreta psikologikoko zerbitzura: jendaurrean hitz egiteko beldurrak klasean normal parte hartzea zailtzen badizu, azterketa edo aurkezpenetan antsietate handiegia sentitzen baduzu, kontzentratzeko edo arreta mantentzeko zailtasunak badituzu, prokastinaziorako joera baduzu eta zeregin guztiak azken unerako uzten badituzu, ikaskideekin komunikatzeko zailtasunak badituzu, etab.
Argibide gehiago nahi baduzu edo Orientazio Zerbitzuko profesional batekin elkarrizketa bat izan nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan hurrengo helbideetara idatziz:
- consulta.psi@deusto.es (Bilboko Campusa)
- sou.donosti@deusto.es (Donostiako Campusa)
Doako zerbitzua da eta gurekin partekatzen duzun informazio guztia isilpean gordeko dugu.
Bizitza pertsonalean gehiago eragiten dizuten egoera konplexuagoetan artatzeko, antsietate handi, depresio, dolu aldi, izu-atake, barne gatazka edo antzeko egoeretan, DeustoPsych-en eska dezakezu hitzordua (Unibertsitateko kabinete psikologikoa).