Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientazio Zerbitzua

Nire ikasketa denbora etekin handiena nola atera

Ba al dago gure denbora hobeto erabiltzen ikasteko formularik?
Ikastaro honetan zure denborari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizuten gako batzuk emango dizkizugu. ¡Eman izena!

Izena eman Bilboko campusean

Izena eman Donostiako campusean

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Modu eraginkor batean ikasten jakiteko, praktika beharrezkoa da. Batzutan, orain arte erabiltzen dugun teknika moldatzea edota teknika berriak erabiltzen hastea bezain erraza izan daiteke. Ikastaro honetan ikasteko teknika aproposak eskuratzen saiatuko gara, gure errekurtsoak modurik egokienean erabili ahal izateko. Atentzioaren eta konzentrazioaren garrantzia landuko dugu, ulermena eta memorizazioa hobetu ahal izateko teknika konkretuak ikasiko ditugu, eta denbora antolatzeko trebezia hobetuko dugu; gure denboraren etekinik handiena atera ahal izateko.

 

Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania/Euskera/Ingelesa

 

 


Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania/Euskera/Ingelesa

 

 

Lan talde on baten partaide nola izan

Ikastaro honetan talde eraginkor baten kide izaten lagunduko dizuten trebetasunak zeintzuk diren ikasi ahal izango duzu. ¡Eman izena!

Izena eman Bilboko campusean


Izena eman Donostiako campusean

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

 

Talde baten barruan lan egiten jakitea eta gainera taldelana modu eraginkor eta emankor batean egitea, bai unibertsitatean eta baita lan arloan ere gaur egun gehien aintzat hartzen den gaitasunetariko bat da.
Ikastaro honen bitartez, lan taldeek nola funtzionatzen duten ikasiko dugu eta lantalde baten kide izanik, beti emaitza hoberenak lortzeko ze gako kontutan hartu behar ditugun ikusiko dugu. Gainera, talde dinamika hauetan sortu daitezkeen gatazka mota desberdinak ezagutuko ditugu eta hauek kudeatzeko modurik egokienak ikasiko ditugu.

 

Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania/Euskera/Ingelesa

 

Jendeaurrean hitz egitea: Nire gaitasunak hobetzea

Klasean aurkezpenak egiterakoan segurtasun eza sentitzen duzu?

Jendeaurrean hitz egiteko teknikak hobetzen eta aurkezpen hobeak egiten lagunduko dizugu. ¡Eman izena!

Izena eman Bilboko campusean

Izena eman Donostiako campusean
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Klasekide edota jende aurrean hitz egiteak, urduri sentiarazi ahal gaitu edo segurtasun falta, ardura eta antsietatea adierazi ahal dugu. Faktore guzti hauek besteen aurrean agertzen dugun irudian eragina izan dezakete eta ondorioz, gure aurkezpenak garrantzia edo interesa galdu ditzake. Ikastaro honetan, aurkezpen bat egiterakoan erabilgarriak izan daitezkeen teknikak eta metodoak ikusiko ditugu, horrelako egoera baten aurrean zure buruarengan konfiantza irabazten lagunduko dizuten teknikak ikusiko ditugu. Honetaz gain, diapositiba eraginkorrak prestatzen ikasiko dugu, lan bat aurkezterakoan euskarri moduan erabili ahal izango ditugunak eta gure publikoaren atentzioa geureganatzen lagunduko digutenak.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania/Euskera/Ingelesa

Azterketen aurreko antsietate eta estresaren kudeaketa

Azterketekin larritzen den pertsona baldin bazara, urduritasun hori kontrolatzen lagunduko dizugu. ¡Eman izena!

Izena eman Bilboko campusean

Izena eman Donostiako campusean
 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

 

Irakasgai desberdinak prestatzeko eta lanak amaitzeko denbora faltaren sentsazioari, azterketek sortzen diguten antsietatea gehitzen zaio. Antsietatea dela eta, azterketa baten galderen aurrean gure burua hutsik gelditu ahal da edota azterketa txarrago egin ahal dugu. Larritasun egoera hauei modurik egokienean erantzuteko prest egotea, porrot akademikoa ekiditeko eta gure buruarekin ondo sentitzeko funtsezkoa da. Ikastaro honetan, estresa kontrolatzeko hainbat teknika ikasiko ditugu (erlaxazio eta arnasketa estrategiak), azterketak gainditzen lagunduko digutenak eta gure bizitzako beste hainbat arlotan erabili ahalko ditugunak.

 

Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania/Euskera/Ingelesa

 

Harremanetarako

Orientazio zerbitzuaAvda. de las Universidades, 2448007 Bilbo
Edificio central
Despacho 354
Tel.:944 139 306sou@deusto.es